Albisteak

 
Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Eguna ospatzea tokatzen da, eta zer hobeto herri-martxa batekin ospatzea baino. Hitzordua martxoaren 26an izango da, igandean.
Goizeko hamarretan hasiko da, Alberto Ezkurdia parkean, eta Gallarta, Las Carreras eta Sanfuentes zeharkatuko ditu. Hasierako puntuan amaituko da, 13:30 aldera, Gallartako Eusko Gudariak plazan.
Animatzen diren bizilagunek eta urratsez urrats gure udalerriko xarma ezagutu nahi dutenek musikaren laguntzaz egingo dute aurrera, helmugara iritsi arte.
“8,5 kilometro dira. Erraz egiteko ibilbidea da, eta parte-hartzaileek gure paisaiaz gozatzeaz gain, elkarrekin hitz egin ahal izango dute. Guztiak animatu nahi ditugu euskaraz hitz egitera, kirola gure hizkuntzarekin nahastea ideia ona baita beti” adierazi du Abanto Zierbenako alkateak, Maite Etxebarriak.
Goizeko hamaika eta erdiak aldera, hamabost minutuko atsedenaldia egingo da, indarrak hartzeko prestatutako jan-edanen postu batean. Trinitate plazan jarriko da, eta fruta eta ura eskainiko da. Azpimarratzekoa da Club Atletismo Sendoa eta Club Alpino Gallarreta taldeek ekitaldia baino lehen, ekitaldian eta ekitaldiaren ondoren izandako inplikazioa eta elkarlan handia. Gainera, Herri Martxaren laugarren edizio honek Deia egunkariaren laguntza izango du. Hain justu ere, azken hori arduratuko da ibilaldia egingo duten haurrek jasoko dituzten opariez.
Zailtasun-maila ertain-baxuko ibilbidea da, Abanto Zierbena udalerriko hainbat auzo zeharkatzen dituena, eta herriko txoko ederrenak erakusten ditu martxan, gelditu gabe.
Amaitzeko, zera esan du Etxebarriak: “Probak hiru bat ordu iraungo du eta ziur giro ona, euskara eta kirola izango direla protagonista; agujetak gero etorriko dira; beraz, igandea oinez igarotzea tokatzen da”.