Albisteak

 
Semaforo berria jarri dute Santa Juliana auzoan, bertako eta Abanto auzoko herritarren eta bide berderako noranzkoan ibiltzen diren guztien segurtasuna eta irisgarritasuna hobetze aldera.
 Abanto Zierbenako Udala, eremu horretako herritarrekin, auzoetako zinegotziarekin eta bestelako kanalekin bildu ondoren, auziari konponbidea eman eta oinezkoak lehenetsi nahi izan ditu, ibilgailuen trafikoaren aurrean. Horretarako, Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari helarazi dio gaiarekiko kezka eta horri esker, Aldundiak semaforo bat jarri du Santa Juliana auzoko oinezkoen pasabidean.
“Herritar asko gurekin jarri dira harremanetan, eremu horretan ibilgailu asko gehiegizko abiaduraz ibiltzen direla jakinarazteko. Gainera, zebra-bideak ez du ikusgarritasun ona eta, seinale bertikalak badaude ere, oinezkoentzako eremu arriskutsua zen. Arazo hori konpontzeko biderik eraginkorrena semaforo bat jartzea zen, eta hori helarazi genion Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanak eta Garraioak Sailari; izan ere, bide hori haien eskumenekoa da. Semaforoa martxan dago dagoeneko, bere lana behar bezala betez: oinezkoen pasabidea erregulatzen du eta gidariak abiadura moteltzera behartzen ditu, guztion segurtasuna hobetze aldera", azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.
BI-2757 errepidean, Santa Juliana auzotik igarotzen den zatian semaforo hori instalatzeko Aldundiaren pisuzko irizpideetako bat istripuak ekiditea izan da.
“Semaforo hori beharrezkoa zen eta lasaitasuna eskaintzen die bi auzo horietako herritarrei eta bertatik igarotzen diren gidariei. Santa Juliana auzoan semaforo hori jartzeko 26.000 euroko inbertsioa egin da", azaldu du Etxebarriak.

Uno de los criterios con más peso para la Diputación para la instalación de este semáforo, en la carretera BI-2757, a su paso, por Santa Juliana,  ha sido el evitar posibles accidentes.
“Este semáforo era muy necesario y da tranquilidad a todos los vecinos y vecinas de estos dos barrios y también a los conductores. El costo de las obras para la implantación de este semáforo en Santa Juliana ha ascendido a casi 26.000 euros”, ha informado, Etxebarria.