Albisteak

 
Abanto Zierbenako Udalak lankidetzan jarraituko du Abanto Zierbenako Merkatarien eta Ostalarien Elkartearekin; izan ere, urtebetez luzatu dute lankidetza-hitzarmena.
“Gure merkataritza-sarea sustatu eta indartu nahi dugu, tokiko ekonomiaren motorra baita. Horregatik eman diogu 5.000 euroko bultzada. Hitzarmen honekin, Udalak eta merkatariek urrats garrantzitsu bat eman dugu elkarrekin hazten jarraitzeko. Dirulaguntzak % 25eko igoera izan du (4.000tik 5.000 eurora); tokiko merkataritzaren alde egin dugu, eta haien kalitatea, bezeroekiko gertutasuna nahiz lan ona saritu ditugu”, jakinarazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.
Dirulaguntzari esker, afariak, bidaiak eta Gabonetako saskiak zozketatuko dira bezeroen artean, udalerriko erosketak indartzeko. San Antonio jaietako Kontxaren ehorzketa eta meatzarien pintxo-lehiaketak ere sustatu nahi dira.
Laguntza horri esker hogei bat jarduera antolatu ahal izango dira tokiko merkatariei eta kontsumitzaileei laguntzeko. Erakusleiho-lehiaketa, lankidetza Sendoa Atletismo Klubarekin, udal-liburutegiarekin eta Irakurketa Klubarekin, hainbat auzotako jaiak... Horiek dira udal-laguntzaren bitartez jorratu nahi diren gaietako batzuk.
“Saltokien eta ostalaritzaren lana ezinbestekoak dira udalerriko kaleei bizitza emateko. Badakigu errealitate hori dela, eta egunero egiten ditugu ahaleginak gure merkatari eta ostalarien bizitza hobetzeko, besteak beste, ekimen interesgarri eta erakargarriak martxan jarriz. Laster “Abantoko saltokia, bizilagunak baino gehiago” kanpaina jarriko dugu abian, eta merchandaising objektu ezberdinak aurkeztuko ditugu, poltsak eta boligrafoak, esate baterako. Gure helburua Abanto Zierbenako merkataritza-eskaintza zabal eta anitza agerian jartzea da”, azaldu du Etxebarriak.
Horrekin batera, Abanto Zierbenaren ekonomian funtsezkoa den kolektibo bat sustatu eta babestu nahi dute.
“Urteak daramatzagu elkarrekin lan egiten: Gabonetako kanpainan, merkataritza-bonuarekin, meatzaldeako merkataritza-azoka, Meatzaljaia... Orain, hitzarmen berri honekin, lankidetza inoiz baino sendoagoa da, eta bat egin dugu lana hobeto egiteko”, adierazi du, amaitzeko, Etxebarriak.