Albisteak

 
EUDELek BETE-BETEAN GAITZESTEN DITU PARISEKO ATENTATUAK, ETA BIHAR, ASTEAZKENA, 12:00etan KONTZENTRAZIOAK ANTOLATZEKO ESKATU NAHI DIE UDALEI.

EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du, gaur goizean Bruselan gertatutako atentatuen aurrean; izan ere,  aireportuan eta hiriburuko erdiguneko metroan hainbat leherketa izan dira, eta hildako eta zauritu ugari eragin dituzte. EUDELek erabateko irmotasunaz gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei

EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du Lehendakariaren deiarekin eta 5 minutuko elkarretaratze isilak deitzera gonbit egiten die udal guztiei, bihar, martxoak 23 (asteazkena), 12:00etan, udaletxeen aurrean

Euskadiko udaletatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Bruselako hiriari eta Belgikako herritarrei, une latz hauetan.