Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak herriko haur-instalazioak eta aisialdirako guneak berritu nahi ditu. Horretarako, martxoan, parte hartzeko prozesu bat martxan jarri zuen, Abantoko familiek eta haurrek Dr. Areilza kalearen eta El Minero etorbidearen artean dagoen parkeko zabuak aukera zitzaten. Gallartako 0 eta 7 urte bitarteko 240 haurrek gutun bat jaso zuten; bertan, hautaketa honetan parte hartzeko gonbita egin zitzaien.
“PANTHRO” ereduak irabazi du, 63 botorekin; “WING” ereduak, berriz, 23 boto jaso zituen. “Panthro” eredua OHEen figurez eta espaziontziez osatuta dago, eta eskalada-murru bat ere badauka. Ekainaren 19an hasiko dira obrak, Gallartako jaiak amaitutakoan, eta bi aste iraungo dute.
Abanto Zierbenan 25 haur-ingurune eta hiru bio-osasungarri daude; Doctor Areilza kalearen eta El Minero etorbidearen artean dagen parkean jolastoki berri bat egongo da, eta Gallartako haurren laguntzarekin egingo da.
“Egitasmo hau haur-parkeak berrituz goazen heinean osatuko dugu; haurrek aisiarako inguruneak nahieran diseinatzea nahi dugu. Haur-eremu berri honen kostua 21.000 eurokoa izango da”, azaldu du Etxebarriak.
“Bestetik, Dr. Areilzan (Abra Industrial ondoan) dagoen parkeko lurzorua aldatuko da, zaharkituta baitago; kostua 5.700 eurokoa izango da”, azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Ekainean, eta udari begira udalerria erakargarriagoa izan dadin familia eta haurren aisialdirako, Las Calizaseko aisialdi-inguruneko obrak ere hasiko dira.
“4 zaborrontzi, 6 mahai, 3 barbakoa eta banku bat jarriko dira jolastokian. Haur-parkeko lurra ere aldatu egingo da, eta eremu horretan hesiak jarriko dira, haurren segurtasuna bermatzeko. Familiak egun-pasa edo askaltzera joatea nahi dugu, modu eroso eta erakargarrian; barbakoa eder batez gozatzea nahi dugu; gazteen kuadrillek udako plan bat edukitzea udalerritik atera gabe, udalerriaz, hemengo berdeguneaz eta Meatzaldeko naturaz gozatuz. Jarduketa honen kostua 16.000 eurokoa izango da”, adierazi du alkateak.
Bizikletak udako direla esaten da; Abanto Zierbenan ere bai, baina esaera aldatu egin da Meatzaldeko udalerrian: aisialdiko inguruneetako hobekuntzak denek udaz gozatzeko dira.
“Martxan jarriko gara hirugarren jarduketa egiteko, gure haur-eremuak hobetze aldera. El Casaleko haur-parkea (Sanfuentes 70, 68 eta 66 zenbakietan dagoena) erabiltzen duten guraso eta haurrek jakinarazi ziguten hango zabuak ez zirela egokiak 1etik 5era bitarteko haurrentzat. Horrenbestez, gurasoekin hainbat bilera eduki eta gero, eta proposamenak erakutsi ondoren, erabaki zuten konponbiderik onena zela jolastokia handitzea, lurzoru jarraituarekin. Ingurune horretan etxetxo bat jarriko da, eta honako hauek edukiko ditu: txirrista bat, igotzeko eskailera bat, kolore biziko eskalada-esparru bat, artzain-jokoa eta irudi apaingarriak, txikienek ederki pasa dezaten. Are gehiago, lurrean pita-jokoa egongo da marraztuta. Kostua 10.000 eurokoa izango da, baina parke osoago eta egokiago bat eratuko da”, jakinarazi du Etxebarriak.
Guztira, Abanto Zierbenako Udalak 50.000 euro baino gehiago inbertituko ditu 4 aisia-gune aldatzeko, egokitzeko eta berritzeko.
Abanto Zierbena udalerriko txikienen behar eta nahietara egokitzeko moduak asmatzen ari da, eta, horretarako, txikitxoen eta gurasoen iritzia entzuten ari da. Abanto Zierbenako Udalak lehenik entzun egiten du, eta gero, jardun.