Albisteak

 

Las Carreras jaietan dago. Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra, lepoan koadrodun zapia jarri eta giroa dastatzera irteteko momentua izango da. Abantarrek eta bisitariek jaietarako programa zain dute, gustu eta adin guztietarako egokia dena.

Hasierako txupinazoa ostiralean izango da (maiatzak 24), arratsaldeko zazpi eta erdietan, Haritzalde plazan. Horrela hasiko dira jairik onenak, eta hamar egunez izango ditugu gure artean. Pregoia Las Karrerasko Gazte Konpartsaren esku geratuko da, Dj Alex & Urkoren laguntzarekin. Baina lehenik, txikienenek aukera izango dute apar-jai batekin ondo pasatzeko pilotalekuko zelaietan. Jarraian, txokolate-jan tradizionala dator, ahobizarra kentzeko.
 
Gaueko hamaika eta erdietan, Haritzalde plazan lehenengo kontzertua egongo da: Fitoren tributua Wilson eta Wilsonetisen eskutik. Beranduago, martxarako gogo gehiago badago, Trikiteens erromeria izango dugu.

Las Carreraskoak udalerriko lehenengo jaiak dira.

“Lehenengoak dira eta gogo handiak ditugu dastatzeko eta hemen bizi diren guztiak jai hauetaz gozatzera animatzeko; izan ere, girorik onena ziurtatuta dago”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Maiatzaren 25ean (larunbata), kalejira batekin hasiko gara, Abanto Musika Eskolaren eskutik. Horrez gain, Las Karrerasko Gazte Konpartsak umeentzako tailerrak, photopoteoa eta herri bazkaria antolatu ditu Trinitate plazan. Jardunaldi honetan dantza nabarmenduko da; izan ere, arratsaldeko seietan zortzigarren dantza erakusketa egingo da, LASKABILA elkarteak antolatua.

Larunbat gauean, EMELKAk antzezlan bat egingo du, ondoren kalejira bat egongo da, eta, bukatzeko, gauerdian Vulkano orkestra izango dugu Haritzalde plazan.

Igandean ez dago etenik. Txikienentzako gaztelu puzgarriak eta mota guztietako jarduerak egongo dira haurrentzako parke batean, Haritzalde plazan. Hamabi eta erdietan, Las Carrerasek gozogintza txapelketa dastatuko du Laskabaila elkartearen eskutik. Barreak ziurtatuta daude Trinitate plazan Boca Beats Comediaren emanaldiarekin, arratsaldeko zazpietan. Jai hauetan funtsezkoa da umore ona.

Jarraian, maiatzaren 31 dator (ostirala) eta ez dago plan hoberik arratsaldeko zazpi eta erdietan Enarak Dantza Taldeko emanaldia ikustea baino.
Beranduago, Elektrotxufla eta pintxoen dastatzea egingo dira Abanto Cluben eskutik. Ostirala bukatzeko, Juantxo Skalari & Rude Banden kontzertua izango dugu.

Ekainaren 1ean (larunbata) aprobetxatu goiza Montañora egingo den igoerarekin, Gure Mendi Zaharrak elkarteak antolatuta. Gainera, “Abanto Garikurra” arku-jaurtiketako txapelketa egongo da.
 
Udalerriko gazteenek haurrentzako parke paregabea izango dute Haritzalde plazan. Eta txundituta utziko gaitu Enarak Dantza Taldeak zuzendutako jaitsierak, Putxeta gurutzagunetik Haritzalde plazara doana. Arratsaldeko zortzietan izango da.

Jaia aurrera doa txosnen gunean, LASKAROCKen hamargarren edizioarekin, non tokiko taldeek haien talentua erakutsiko diguten. Larunbat gaua Haritzalde plazan itxiko da, Nuevo Talismán Show orkestrarekin.

Oraindik indarrak badaude, Trinitate jaien 2019ko azken jardunaldian honako ekitaldi hauek egingo dira: arku-jaurtiketa, pasta freskoa eta ekologikoa egiteko tailerra, bonsai erakusketa bat eta tiragoma lehiaketa. Arratsaldez, pilotalekuan, Txelu Izagirre eskupilotako memorialaren bakarkako finala, Gallarta Pelotazaleren eskutik. Horrez gain, disko Txiki dantza festa egingo da Trinitate plazan. Eta, zortzi eta erdietan, Las Carrerasek agur esango die jaiei.

Gora Las Carrerasko Jaiak!

“Aske sentitu zaitezen nahi dugu”

Abanto Zierbenako Udalak ez ditu sexu-erasoak onartzen; horregatik, jai hauetan berriro aldarrikatu nahi du kalea emakumeena dela.

“Kalea, gaua eta jaiak gureak dira ere eta gure jaietan emakume guztiak aske sentitzea nahi dugu. Horregatik, guztion artean lan egin behar dugu gure askatasunaren mugak gainditzen dituen edozein jarrera ekiditeko”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

“Jaietan egotea ez da aitzakia eraso bat onartzeko. Askatasunarekin dastatu nahi ditugu eta errespetu osoa exijitzen dugu gure jaietan”, aldarrikatu du Etxebarriak.