Albisteak

 

Igande honetan, maiatzaren 12an, Abanto Zierbenako herritarrek eta bisitariek hitzordua dute euren inguruarekin, historiarekin eta osasunarekin, “Igandeak Bide Berdean” ibilbideak hasiko baitira berriro.

Familia guztiarentzako moduko plana da, eta Burdinmendiek urratsez urrats kontatzen duten historia ezagutzea du helburu.
10:30ean abiatuko da ibilaldia, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko zabalgunean, Ekoetxeko Zentroaren eraikin berriaren parean.
Burdinmendi Bide Berdean egiten den 2019ko bigarren ibilaldia izango da, joan den apirilean Sopuertan eta Artzentalesen ibilbide bat egin baitzen.
 “Enkarterriko eta Meatzaldeko hainbat udalerri zeharkatzen dituen meatze-trenbide zaharra altxor oso baliotsua da, eta, zenbaitetan, gainera, ezezaguna: ezagutarazi egin nahi dugu.  Inguru natural zoragarria da, eta meatzaritzaren lorratzak blaitzen du ingurua. Ongietorria egingo diegu parte-hartzaileei, Gallartako Concha meatzearen parean egingo den informazio-hitzaldia hasi baino lehen”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.
Ibilbidea Meatzaritzaren Museoan hasiko da, eta, handik, Bide Berdean ibiliko gara, Los Castañosko atsedenlekura iritsi arte. Han, berriz ere, informazio-hitzaldi bat egongo da, eta, gero, Kotorrio auzoraino joango dira.
Auzo horretan, anoa-postu bat egongo da: “txoripan”, fruta eta ura banatuko da. Gero, parte-hartzaileak Bide Berdera itzuliko dira, Gallartako Eusko Gudariak plazara iritsi arte.
Zazpi bat kilometroko ibilbidea bukatzean, tokiko produktuen, merchandisingaren, opari-txartelen eta oparien zozketa egingo da, ohi bezala.
Ibilbide osasungarri hori familia guztiarentzako izango da, 14:00 arte iraungo du, eta doan parte hartu ahal izango da.
 “Laugarren aldiz egingo da martxa, eta jendetsua izan ohi da: 100 pertsona baino gehiago elkartzen dira urtero, eta, Bide Berdean ibiltzeaz gain, Bidearen magalean dauden hainbat meatzaritzako aztarna bisitatzen dituzte: El Once, La Balastera, Sobacoco tunela eta Meatzaritzaren Museoa (hori da abiapuntua). Jarduera hau Bide Berdeen Munduko egunaren ospakizunen barruan antolatu dugu”, adierazi du Etxebarriak.
7 kilometroko ibilaldia Bide Berdean; parte-hartzaileentzat, denboran egindako bidaia bat.

Plan ezin osasungarriagoa, familian gozatzeko modukoa. Abanto Zierbenako Udalak, Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak antolatu dute, elkarlanean.

 “Bide Berdea trenbide zaharra da; handik garraiatzen zen burdin-mea. Haren historia ezagutzen ez dutenak harrituko ditu; beraz, Meatzaldeko herritar guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera, hobeto ezagut dezaten ingurua eta berriz deskubri dezaten euren etxea bera”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.
Izen-ematea doakoa da eta Udalaren webgunean (www.abanto-zierbena.eus) eta Enkarterrialderen webgunean (www.enkarterrialde.eus) edo 618 70 99 40 telefono-zenbakira deituta.