Albisteak

 

Aurten ere, Udalak diruz lagunduko ditu udalerrian landatzen dituzun fruta-arbolen % 40.

Eskaerak eta baldintzak urtarrilaren 15etik otsailaren 5era:

  • Las Carrerasko herritarren informazio-bulegoa; astearte eta ostegunetan, 12:00etatik 15:00etara.
  • HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), udaletxeko etxabeetan 8:00etatik 14:00etara.

Ordaintzeko modua eta fruta-arbolak entregatzea:
Ordainketa HAZn egingo da. Bertan, eskaeraren kopia jasoko da, eta horrekin jaso ahal izango dira fruta-arbolak, otsailaren 20an (larunbata), 9:00etatik 12:00etara, udaletxeko etxabeetan.

Fruta arbolak eskatzeko betekizunak

  • Udalerrian erroldatuta egotea.
  • Ez eskatzea 10 unitate baino gehiago etxebizitzako.
  • Adieraztea zein helbidetan edo zein tokitan landatuko diren eskatutako fruta-arbolak.
  • Prezioari Udalaren % 40ko deskontua aplikatu zaio, eta zehaztutako zenbatekoa osorik sartu behar da fruta-arbolak eskatzean (otsailaren 3a baino lehen), adierazitako lekuan, eskaria izapidetu ahal izateko.
  • Eskatutako fruta-arbolak behean zehaztutako egun eta orduan jasotzea.
  • Betekizun horietakoren bat bete ezean, eskaera bertan behera gera liteke. Kasu horretan, itzuli egingo zaio eskatzaileari ordaindutako zenbatekoa.

Ordaintzeko epea eta eskaria aurkeztea: urtarrilaren 15etik otsailaren 5era.
Ordaintzeko modua: Fruta-arbolak HAZn bertan ( Udalaren Herritarren  Arreta Zerbitzua) ordainduko dira 8:00etatik 14:00etara. Ordainketa egin ondoren, eskaria izapidetu ahal izateko eskaera aurkeztuko da.

Fruta arbolen banaketa: Larunbata, otsailaren 20an egingo da, 9:00etatik 12:00 etara, udaletxearen beheko solairuan, eskaeraren kopia bat aurkeztu beharko da   
 

Eskaera (PDF 514KB)