Albisteak

 

Kontuan izanik 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako alarma-egoera eta boluntarioen sarea osatzeko herri-ekimena, boluntario izan nahi dutenen antolaketa zentralizatuko du Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean. Horretarako, Udaleko telefono-zenbakira deitu behar dute: 94.636.20.00 (luzapena: 200) edo mezu elektronikoa volunta@abanto-zierbena.eus helbidera- . Horrez gain, datu pertsonalak eman behar dituzte: izen-abizenak, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, herria (auzoa) eta jaioteguna.
 
BOLUNTARIOEK 18 ETA 60 URTE ARTEKOAK IZAN BEHAR DUTE.

 Udalari emandako datuak GURUTZE GORRIARI helaraziko zaizkio, behar denean horiek erabili ahal izateko.

Gurutze Gorriak oinarrizko prestakuntzako 6 orduko ikastaroa antolatuko du, boluntariotzari eta neurri higieniko-sanitarioak hartzeari dagokionez.