Albisteak

 

KORONABIRUSA, OSASUN-LARRIALDIA
2020/03/13, OSTIRALA

 

Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren hedapena geldiarazteko emandako osasun-gomendioetan oinarrituta, Abanto Zierbenako Udalak erabaki du gizarte-, hezkuntza-, gazte-, kultura-, gizarte-, kirol- arloetan eta bide publikoan, datozen 15 egunetan gutxienez, honako neurri etengarri hauek aktibatzea:

Gizarte- eta Hezkuntza-arloa:
Itxita egongo dira adikoen elkarteak.
Itxi egingo dira ludotekak.

Gazteen arloa:
Itxi egingo dira Gazteguneak eta gazteen moduluak.

Kultur-arloa:
Itxi egingo dira Kultur Etxea, Montaño Aretoa, Sanfuesteko eskolak eta udalerriko liburutegiak.

Kirol-arloa:
Itxi egingo dira udalerriko kirol-instalazio guztiak (udal-igerilekuak, padel-pista, pilotalekuak, futbol-zelaiak, arku-tiroko zelaiak, plater-tiroko zelaia…).

Lagatzeko udal-lokalak:
Itxi egingo dira elkarte eta kolektiboei lagatako lokal guztiak.

Jarduera soziokulturalak eta jai-jarduerak:
Bertan behera geratuko dira udalerriko jarduera soziokultural eta jai-jarduera guztiak.

Komun publikoak:
Itxita egongo dira jendearentzat.

Igogailuak:
Irekita egongo dira; baina, jende gutxiago sartuko da batera eta areagotu egingo da horien garbiketa.

Toki Garaperenerako Agentzia eta KIUB:
Itxi egingo dira instalazioak, eta telefonoz egingo da arreta (TGA: 946361794 eta KIUB: 688642200)

Umeen eta adinekoen jolasak:
Prezintatu egingo dira.

Herritarrei arreta emateko zerbitzuen arloa:
Gomendatzen da udal-izapideak modu telematikoan egitea, eta udaletxera joatea ezinbestekoa denean baino ez.

Izapideak egiteko, herritarrek honako kanal hauek dituzte eskura:
• Udalaren egoitza elektronikoa –
www.abanto-zierbena.eus
• Telefono-zenbakia (946362000) eta posta elektronikoa (haz-sac@abanto-zierbena.eus).
• Udaltzaingoaren telefono-zenbakia (946362881)

Kale-garbiketa.
Areagotu egingo dira kale-garbiketaren neurriak.

GARRANTZITSUA:

Aukera hau baliatu nahi dugu gogorarazteko koronabirusaren hedapena ekiditea guztion lankidetza eskatzen duen lana dela, eta, horregatik, lankidetza, erantzukizuna eta sen ona eskatzen ditugu gure osasunaren onerako; izan ere, gehiago zabaldu ez dadin, beharrezkoa da pertsonen elkarretaratzeak eta beste jokabide arriskutsu batzuk saihestea. Halaber, gure adinekoak zaindu behar ditugu bereziki.

Hartzen diren neurri guztien berri emango dugu hainbat kanaletan, besteak beste: pantaila argidunak, sare sozialak eta udal-webgunea.

Sakatu hemen Bandoa Ikusteko (pdf 270 kb)

                                                               Abanto Zierbenako Alkatea