Albisteak

 

ABANTO ZIERBENAKO UDALEKO BOZERAMAILEEN BATZORDEA PREMIAZ BILDU DA 2020KO MARTXOAREN 11N, ETA, ABANTO ZIERBENAKO HERRITARREN ORDEZKARI GISA, GOGOR GAITZETSI DU GURE UDALERRIKO BI EMAKUMEREN ERAILKETA, HALABER, ERAKUNDE-ADIERAZPEN HAU ONARTU DU.

Gure udalerriko bi bizilagunen hilketaren aurrean, indarkeria matxistaren ondorioz, gertakari horiekiko gaitzespen eta arbuio sutsuena adierazi nahi dugu, bai eta senideekiko erabateko elkartasuna eta hurbiltasuna ere.

Emakumeen aurkako indarkeria da gure gizartean dagoen emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeriaren ikurrik basatiena, baita emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria ere. Ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina da. Indarkeria, gizon batzuentzat, emakumeen aurkako larderia-tresna bihurtzen da, indarrean dauden genero-arauak desafiatu edo eralda ez ditzaten. Horregatik gogorarazi nahi dugu gizarte osoaren erantzukizuna dela gaitz sozial horren aurka borrokatzea.

Konfiantza osoa dugu denok, gizon zein emakume, elkar errespetatzeak baino ez duela ahalbidetuko gure herrian bizikidetza eraikitzea, eta guztiok dugula zeregina arazo larri honen konponbidean. Horregatik egiten dugu baterako Adierazpen Publiko, eta Abanto Zierbenako herritarrei eskatzen diegu ez ditzatela onar horrelako egoerak eta, batez ere, biktimaren familia eta lagunak lagun ditzatela, uneoro euren atxikimendua eta hurbiltasuna adieraziz.

Horregatik, Udal honek dei egiten du bihar, hilak 12, 19: 00etan udaletxearen aurrean egingo den gaitzespen- eta arbuio-kontzentrazioan parte hartzera.

Era berean, bat egiten du emakumeek eta, oro har, herritarrek deitzen dituzten gaitzespen-ekintzekin, eta horietan guztietan parte hartzera gonbidatzen du, bai eta Udalari gure laguntza behar dezaketen beste gaitzespen-ekimen batzuen berri ematera ere.

(Sakatu hemen agiria ikusteko).

(Sakatu hemen EUDELen adierazpena ikusteko).