Albisteak

 

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna urtero ospatzen da abenduaren 10ean; egun horretan bertan, 1948an Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onetsi zuen (GEAU).

Aurten, Giza Eskubideen Egunaren gaiak lotura du COVID-19aren pandemiarekin, eta hobetzeko berreraikitzea da xedea, ziurtatuz giza eskubideak direla oinarria susperraldi-ahaleginetarako. Mundu osoan gure helburu komunak lortzeko modu bakarra guztiontzako aukera-berdintasuna sortzea da, baita pandemiak agerian utzi dituen porrotak jorratzea eta sistematikoak diren, sustraituta dauden eta belaunaldien artean transmititu diren desberdinkeriei, bazterkeriari eta diskriminazioari aurre egiteko giza eskubideen arauak aplikatzea ere.

Abenduaren 10a aukera bat da giza eskubideek nahi ditugun mundua eraikitzeko, mundu-mailako elkartasunerako eta gizaki gisa partekatzen ditugun konexio eta gizatasunerako duten garrantzia azpimarratzeko.

Adierazpenak guztiok indartzen gaitu, eta jasotzen dituen printzipioak 1948an bezain garrantzitsuak dira gaur egun. Gure eta gure hurkoen eskubideen alde borrokatu behar dugu. Gure eguneroko bizitzan ekintzetara igaro gaitezke babesten gaituzten eskubideak babesteko; horrela, gizaki guztion batasuna sustatuko dugu.

GIZA ESKUBIDEEN ASIERAZPEN UNIBERTSALA