Albisteak

 

Kanpaina honen bidez, Abanto Zierbenako Udalak helburu bikoitza lortu nahi du: batetik, txikienak Abanto Zierbenako argiteriaren eta Gabonetako dekorazioaren etxeko partaide egitea, eta, bestetik, herriko merkataritza sustatzea Gabonetako kanpainari begira. Abenduaren 1etik aurrera eta izakinak agortu arte, kanpainara atxikitako saltokiek Gabonetako bolak izango dituzte eskura. Bolak bezero gazteenen artean banatuko dituzte, etxean apaindu ditzaten eta urte berrirako desioak bertan idatz ditzaten.

Dekoratu ondoren, saltokietara itzuli beharko dituzte. Bertan, udal langileek jasoko dituzte, eta horiek jarriko dituzte Abanto Zierbenako auzoetan (Dolores Ibarruri plazan (Gallarta), Haritzalde plazan (Las Carreras) eta Pilar Abin plazan (Sanfuentes) helburu horretarako prestatutako gabonetako zuhaitzetan.

Behin zerrendak egin eta bolak jarri ondoren, zuhaitzak piztu egingo dira.

Atxikitako saltokiak (PDF 396KB)