Albisteak

 

Abando Zierbenako Udalak 2020ko azaroaren 25aren, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren, harira programatu dituen jardueren berri ematen du.

Aurten planifikatu den programa diseinatzean, kontuan hartu dira bizi dugun osasun-alarmako egoeraeta pertsonen segurtasuna bermatzeko bete behar ditugun higiene- eta osasun-neurriak.

Hori horrela, hasiera batean Udalak erakunde-ekitaldi bat egitea programatu zuen, Udaletxearen aurreko zabalgunean, baita elkarteek antolatutako beste ekintza batzuk ere. Alabaina, ekitaldi horiek guztiak bertan behera utzi behar izan dira, urriaren 26ko 36/2020 Dekretua dela eta, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baititra alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hdeapenari eusteko.

Halaber, garrantzitsutzat jo da programazio horretan Udaleko sail guztiak sartzea,Abanto Zierbenako Berdintasunerako IV. Planaren III. ardatza bete ahal izateko (Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak).

Azaroaren 25eko egitarauaren kartela (PDF 625KB)

A25eko erakunde-adierazpena (PDF 372KB)