Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak gogorarazi nahi du azaroaren 20a Haurren Egun Unibertsala dela, munduko haur guztien eguna.

Lortutako aurrerapenak ospatzeko eguna da; baina, batik bat, egoera ahulean dauden haurren egoerari buruz atentzioa emateko eguna da, umeen eskubideen berri emateko eta jendea kontzientziarazteko ume horien ongizatearen eta garapenaren alde lan egiteak duen garrantziaz.

Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20an ospatzen du Haurren Egun Unibertsala; izan ere, NBEren Batzar Nagusiak egun horretan onetsi zuen, 1959an, Haurren Eskubideen Adierazpena. Hala ere, ez zen nahikoa haurren eskubideak babesteko, legez ez baitzen loteslea.. Hamar urtez mundu osoko gobernuekin, erlijio-buruzagiekin, GKEekin eta beste erakunde batzuekin negoziatzen aritu ostean, 1989ko azaroaren 20an, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren azken testua onestea lortu zen. Testu hori ezinbestean bete behar dute berau sinatu duten herrialde guztiek.

Haurren Egun Unibertsalaren xedea da herritarrei gogoraraztea umeak direla talderik ahulena eta, ondorioz, krisia eta munduko arazoak gehien pairatzen dituen taldea. Munduko egun horrek gogorarazten du denok dutela osasunerako, hezkuntzarako eta babeserako eskubidea, munduko zein herrialdetan jaio diren aintzat hartu gabe.

Ez dira hilabete errazak izan, ezta haurrentzat ere. COVID-19a inpaktu suntsitzailea izaten ari da gure herrialdean, ez bakarrik hark hildako eta kutsatutako pertsonen kopuruagatik, baita horrek milioika pertsonaren bizi-kalitatean, haurrengan barne, izaten ari diren ondorioengatik ere. Haurrek ikusi dute beren bizitza erabat aldatu dela gauetik goizera. Ikastetxeak ixtea, parkeetara joateko eta kalera ateratzeko ezintasuna, bizi-baldintzen okertzea, senide gaixoengatik edo arrazoi ekonomikoengatik kezkatuta dauden familiek jasaten duten estres handiagoa. Gainera, haurrek antsietate-, beldur- eta kezka-mailak ere izan ditzakete. Udal-erakundeak jabetzen gara egoeraren larritasunaz, alarma-egoera deklaratzeak dakarrenaz eta kaltetuenak diren biztanleria-taldeak babesteko beharraz. Umeei nazioarteko egun bat eskaintzeak, halaber, mundu mailan txikienen beharrez ohartarazteko balio du, eta, umeek etorkizun hobea izan dezaten, egunero lan egiten duten pertsonen lana aitortzeko. Umeei nazioarteko egun bat eskaint eak, halaber, mundu mailan txikienen beharrez ohartarazteko balio du, eta, umeek etorkizun hobea izan dezaten, egunero lan egiten duten pertsonen lana aitortzeko.