Albisteak

 

Gazteek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. 16 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa izatea.
  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta alta emanda egotea, bete beharreko lanpostuarekin bat datorren hezkuntza-mailarekin.
  3. Gazte Bermea Sisteman izena emanda egotea.
  4. Toki Garapenerako Agentzian izena emanda egotea.
  5. Abanto Zierbenan erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

Lan-eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratuko dira, eta hautaketan parte hartzeko dagokion eskaintzan izena eman behar da.

Iraupena: 8 hilabeteko kontratua.
Lanaldia: Osoa
Kontratazio-datak: 2020/11/27-2021/07/26

INGURUMENA BERRESKURATZEKO PROIEKTUA
Postuak: 1 INGURUMENEKO TEKNIKARIA
Baldintza espezifikoak: Prestakuntza: beharrezkoa da Zientzien adarreko edo Ingeniaritza adarreko unibertsitate-gradua izatea.

TOKIKO GARAPEN ETA ENPLEGU PROGRAMA
Postuak: SUSTAPEN EKONOMIKOKO ETA ENPLEGUKO TEKNIKARI 1
Baldintzak: Unibertsitate-titulu hauetako bat izatea: ADEko Gradua/Ekonomiako Gradua/Negozioen Kudeaketako Gradua/Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko:
Abanto Zierbenako Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzia
Bizkaia plaza 5
Tel.: 94 636 17 94

Izen-emateko azken eguna: 2020/11/23

Kartela (PDF 2,93MB)