Albisteak

 

N-634 errepideak Las Carreras zeharkatzen du, eta egunero trafiko-dentsitate handia pilatzen da bertan. Hori dela eta, Abanto Zierbenako Udalak bide nagusi horretan semaforoak jartzeko beharra antzeman du azken urte hauetan; izan ere, auzo horretako bizilagunek bertan egiten duten euren eguneroko bizitza.

“Beste semaforo bat jartzeko unea da, eremu horretan oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta ibilgailuen abiadura murrizteko. Las Carrerasek semaforo berria izango du, San Pedro elizaren parean. Gaur egun, oinezkoen pasabide bat dago hor; baina ikuspen gutxikoa da. Kokapena estrategikoa da: Haritzaldeko semaforoaren eta erretiratuen etxearen arteko bidearen erdian, San Pedro elizaren parean, eta inguruko herritarrek gehien erabiltzen duten espaloiaren, hau da, Ambrosio de los Herosen parean. Segurtasuna areagotzeko aukerarik onena beste semaforo bat jartzea da”, azaldu du Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Jon Cuestak.

Gaur egun, norabide bakoitzean dauden 4 semaforok eta 4 zebra-bidek arautzen dute N-634 errepidea, Las Carrerasen parean. Zebra-bide horietako hiruk euren semaforoa dute.

“San Pedro elizaren parean dagoen zebra-bideak ez du semafororik eta arrisku-puntua da; izan ere, leku horretan, elizaren ondoan, pertsona askok zeharkatzen du errepidea Las Carrerasko hainbat eremutara joateko.

Semaforo bat instalatuta, areagotu egingo da oinezkoen pasabidearen segurtasuna, baita argiteria berria jarrita ere”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Sailak, N-634 errepidearen kudeaketaren arduradunak, baimena eman du semaforo jartzeko. Semaforo hori gainerakoekin sinkronizatuko da Las Carreras zeharbideko trafiko-fluxua arautzen duen uhin berde baten bidez. Halatan, aurretik dauden 4 semaforoez gain, beste bat instalatuko da, eta horrek lagundu egingo du gidariei Las Carrerasetik joateko asmoa kendu eta A-8 errepidetik joatea aukera dezaten. Horri esker, ibilgailuen trafikoa murriztu egingo da auzoan. Semaforo eta argiteria berriek 13.000 euroko kostua dute, eta Abanto Zierbenako Udalak berak ordainduko du.