Albisteak

 

Baldintza orokorrak:

  1. Langabezian egotea.
  2. Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  3. Toki Garapen Agentzian inskribatuta egotea.
  4. Abanto Zierbenan erroldatuta egotea, gutxienez urtebetez.
  5. 2018ko eta 2019ko deialdietan kontratatu ez izana.
  6. Laguntzen deialdian Lanbidek ezartzen dituen kolektiboetako batekoa izatea.

Lan-eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratuko dira, eta hautaketan parte hartzeko dagokion eskaintzan izena eman behar da.

Iraupena: 6 hilabeteko kontratua.
Lanaldia: 20 ordu astean.
Kontratazio-datak: 2020/10/26-2021/04/25

BETETZEKO LANPOSTUAK:

ADMINISTRAZIO-LAGUNTZAKO PROGRAMA
Lanpostuak: 2 ADMINISTRARIA
Berariazko betekizunak: Titulazio hauetakoren bat izatea: Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloko profesionaltasun-ziurtagiria / EMPZ Administrazio-kudeaketa / GMPZ Administrazioa eta finantzak / Zuzendaritza-laguntzarako GMPZ.

BERDINTASUN TEKNIKARIAREN PROGRAMA
Lanpostua: 1 BERDINTASUNEKO TEKNIKARIA
Betekizun espezifikoak: Unibertsitateko titulazioa izatea eta Genero-berdintasunean espezializatutako prestakuntza, gutxienez 150 ordukoa.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko:
Abanto Zierbenako Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzia
Bizkaia plaza 5
Tel.: 94 636 17 94

Izen-emateko azken eguna: 2020/10/16