Albisteak

 

Azken 13 egunetan 41 kasu gehiago izan dira. Duela hilabete eman zen agerraldia egoitzan, eta ordutik, 31 egun hauetan 67 positibo zenbatu dira.

Hori dela eta, Abanto-Zierbenako Udalak nabarmendu du distantzia sozialari eta maskara nahitaez erabiltzeari eutsi behar zaiela, bai eta udalak desinfekzio intentsiboko zerbitzua mantendu behar duela ere.