Albisteak

 

Gallartako Laguntza Zentroan dagoen COVID-19aren fokuari  dagokionez, Abanto Zierbenako Udalak honako hau jakinarazi nahi du:

1- COVID-19a egon litekeela antzeman ondoren eta zentroko erabiltzaile guztiei hasiera bateko frogak egin ondoren, Bizkaiko Foru Aldundia pertsonalki harremanetan jarri zen Abanto Zierbenako Udalarekin, egoera zein den eta jarraitu beharreko protokoloak zeintzuk diren jakinarazteko. Komunikazioa etengabea da, eta benetan eskertzekoa, egoera honetan.

2- Behin betiko emaitzak honako hauek dira: egoiliarren artean 11 positibo daude eta langileen artean 5 (zentroak 64 plaza finko ditu). Beraz, agerraldi garrantzitsu bat da eta horretan osasun-agintaritzak behar bezala ari dira lanean.

3- Kasu positibo guztiak asintomatikoak dira. Kaltetutako pertsonak protokoloaren arabera Birginetxe Laguntza Zentrora eramaten ari dira, hori COVID-19rako egokitutako zentroa delako.

4- Abanto Zierbenako Udala hasiera-hasieratik jarri da laguntza zentroko zuzendaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta osasun-agintaritzen eskura, beharrezko guztian laguntzeko.

Era berean, gaur goizetik, asteburuan zehar eta datozen egunetan zentroan eta ondoko eraikinetan desinfekzio bereziak gauzatuko dira.

5- Bizi dugun egoera honetan, uste dugu berebiziko garrantzia duela lasaitasuna mantentzea, modu koordinatuan jardutea eta osasun-agintaritzen jarraibideak betetzea.

Abanto Zierbenan, beste udalerri askotan bezala, kasu positiboak daude. Horregatik, beharrezkoa da ahalik eta gehien murriztea harreman sozialak, 2 metroko tarteari eustea, gel hidroalkoholikoa maiz erabiltzea eta une oro maskara erabiltzea.

6- Espero dugu kaltetutako pertsonak azkar sendatzea eta Gallartako zentrora lehenbailehen itzuli ahal izatea. Zuen zain gaude.