Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak berriz ere ADINEKOEKIN konpromiso irmoa erakutsi du, 32.000 euro baino gehiago banatu baititu dirulaguntzetan urtean zehar beren jarduerak garatzen jarraitzeko. Helburua Abanto Zierbenako adinenekoen artean “Zahartze Aktiboa” sustatzea da.

Laguntza horiekin Udalak gure udalerriaren alde adinekoen elkarteek gauzatzen dituzten ekimen, proiektu eta programa guztiak sustatu nahi ditu. Era berean, taldeak egindako ahalegina, arduraldia eta etengabeko lana berresten dira.

“Dirulaguntzak erretiratuen egoitzetako ohiko funtzionamendu-programetan dauden jarduerak babestu eta bultzatzeko dira. Izan ere, guztien artean mila bazkide inguru dituzte. Ekintzak udalerriko adinekoentzat positiboak dira eta, beraz, gure aldetik bultzada ekonomikoa behar dute. Gainera, pandemiaren ondorioz gure adinekoak kaltetuenak izan direnez, orain beren topaketa-guneak zaindu eta mimatzeko ordua da”, adierazi du Abanto Zierbenako alkateak, Maite Etxebarriak.

“Herritar askok parte hartzen dute jardueren egitarauan, auzo bakoitzaren bihotzean dauden zentroetan: kultur jarduerak, kirol-ekintzak, gizarteratzeko direnak, etab. Etekin betean funtzionatzen jarraitzea nahi dugu, beren zeregin paregabearekin: hau da, gure herritar zaharrenen bizia zaindu eta dibertitzearekin aurrera egiteko gure laguntza dute. Ildo horri eutsiz, hitzarmen hauek sinatu ditugu”, azpimarratu du Iratxe Etxeandia Gizarte Ekintzako zinegotziak.

“Jarduerak babesteaz gain, Udalak beste jarduera eta programa batzuk martxan jarri ditu, adinekoen programazio esklusibo zabala osatzeko, hala nola erlaxazio-jarduerak, barreterapia eta dantzaldiak, lokaletan bertan urte guztian zehar”, azpimarratu du Maite Etxebarriak. “Azkenik, udan Sanfuentesko egoitza hobetuko da. Lokal guztia margotu eta PVCko zoru laminatua jarriko da. Gutxi gorabehera 10.000 euro gastatuko dira”.