Albisteak

 

2020. urtea COVID-19agatik eta hark eragindako kalteengatik gogoratuko da. Ekonomiaren ikuspegitik kalterik handienetarikoa auzoetako saltokiek eta herrietako kaleetako negozioek jasan dute; Abanto Zierbenak ere kalte horiek hauteman ditu, baina egoerari aurre egiten ari da Abanto Zierbenako Udalaren laguntzarekin.

“Hemendik aurrera, Txiki Txeke abiaraziko dugu aurten kide berri bati ongietorria eman dioten familientzat, bai jaiotzagatik edo bai adopzioagatik. 100 eurorekin emango diegu ongietorria; horrela, lehen gastuetan laguntzeaz gain, kontsumoa piztuko dugu gure udalerrian. Izan ere, diru hori zuzenean helduko zaie herriko merkatariei”, adierazi du Maite Etxebarria Abanto Zierbenako alkateak.

Laguntza jaso nahi duten pertsonek eskaera aurkeztu beharko dute Abanto Zierbenako tokiko garapen-agentzian. Txiki Txekea jaso ahal izateko, jaiotza edo adopzioak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartekoak izan beharko dira.

Eskatzaileak udalerrian erroldatuta egongo dira, bi urteko antzinatasunarekin jaiotza- edo adopzio-datari dagokionez; halaber, jaio edo adoptatutako adingabea lehen aldi Abanto Zierbenan egon beharko da erroldatuta, onuradunen egoitzan, besteak beste.

Txiki Txekeak 100 euroko balioa du familientzat. Erostean baleak trukatu ahalko dira, eta trukerako txanpon gisa erabil daitezke soilik Abanto Zierbenako dendetan. Baleak gehienez 3 hilabeteren buruan erabili beharko dira, igorpen-datatik zenbatzen hasita.

“COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko neurri bat da; Txiki Txekeak gure bizilagun txikien eta gure tokiko merkataritzaren bizitza ospatzen du, eta guztion zeregina da egoera hau gainditzea”, azaldu du Irati Etxeandia Merkataritza zinegotziak.

Txiki Txekea tokiko merkataritzan kontsumitzeko sustapen-kanpainaren testuinguruan sartzen da, COVID-19ari lotuta.