Albisteak

 

Abanto Zierbenak ostiralean ireki zituen herriko haurren jolastokiak eta parke bio-osasungarriak; izan ere, aste osoan zehar, udalerriko 26 parkeak sakonki desinfektatu eta garbitu ditu Udalak.

“Goizaldean sartu da indarrean “normaltasun berrirako” trantsiziorako etapa, baina Abanto Zierbenako Udala prest zegoen. Izan ere, haurren jolastokiak eta helduentzako parkeak desinfektatzea eta berrikustea lehenetsi du aste osoan zehar. Horregatik, ostiralean parke guztien zigilua kendu genuen”, adierazi du Jon Cuesta Zerbitzu eta Auzoen zinegotziak.

Aurreikusitako lanez gain, hainbat neurri bete beharko dira (metro eta erdiko distantzia, haurren eskuak garbitzea, etab.) eta horiek parke guztietan egongo dira ikusgai; hartara, kartel berrietan jarriak dira. Neurri horiek Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretuaren araberakoak dira. Dekretua ostiralean hasi zen normaltasun berriari buruzkoa da eta parkeak irekitzea ahalbidetzen du.

Udalak desinfektatze-lanak areagotu eta lehenetsi ditu; horiek presiopeko urarekin egin dira eta esparru osoa hartu dute barne: haurrentzako jolas guneak zein gomazko lurzoruak. Desinfektatze-lanak egunero egingo dira goizeko lehenengo orduetan, egunean zehar ahalik eta egoera onenean prest egon daitezen.

“Familiek, adingabe autonomoek eta helduek erantzukizunez jardun dezaten eskatzen dugu; izan ere, ezinbestekoa da arduratsuak izatea haurrentzako jolas-guneetan eta gimnasia egiteko aparailuetan beharrezkoa den metro eta erdiko distantzia soziala mantentzeko, baita parkeetara sartu aurretik eta ondoren eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzeko ere”, “orain gure elkargune ederrez gozatzeko unea da”, esan du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.