Albisteak

 

"2 metroko segurtasun-distantzia gorde ezin badaiteke, guztiontzako eta guztia egiteko maskarak" izan daiteke maskarak erabiltzea oso gomendagarria izatetik derrigorrezkoa izatera igaro den astea ondoen laburbiltzen duen esaldia.

Abanto Zierbenako Udala konbentzituta dago maskara dela kutsadurak geldiarazteko biderik onena; Hortaz, berriro banatuko ditu maskarak bizilagunen artean. Oraingoan, eta bigarren aldia da, meatzaldeko Udalak 6.500 maskara banatuko ditu 15 eta 64 urte bitartekoen artean.

"Etxez etxeko lehenengo banaketan, haurrak eta 65 urtetik gorako pertsonak lehenetsi genituen, Covid-19aren aurrean pertsona kalteberenak direlako. Orain, 15-64 urte bitarteko bizilagun-talde berriak maskara berrerabilgarri eta garbigarri bat jasoko du etxean", esan du Maite Etxebarria Abanto Zierbenako alkateak.

Guztira, 6.500 bizilagunek jasoko dute maskara datozen egunetan. Familia bakoitzak informazio-gutun bat jasoko du, etxean bizi diren adin-tarte horretako pertsonentzako maskarekin batera.

Banaketa Udaleko langileek eta gure udalerriko boluntarioek egingo dute. "Egindako lan handiagatik gure esker ona eman nahi diegu", adierazi du Etxebarriak.

"Banaketa horrekin bermatu dugu maskarak herritar guztiengana iritsiko direla, gure bizilagun guztiek eskura izan dezaten pandemiaren hedapena geldiarazteko osasun arloko babes materiala", adierazi du Etxebarriak.

Herritarren Arreta Zerbitzua

Udala lanean ari da herritarren arretara zerbitzu guztiak egokitzeko, datorren maiatzaren 25ean berriz irekitzen direnean ahalik eta prestatuen egon daitezen. Guztira, herritarrentzako 10 arreta zerbitzuk (HAZ eta Las Carrerasko arreta-bulegoa, tokiko garapen-agentzia, liburutegiak, gazteentzako informazio-bulegoak, epaitegiak eta igerilekuak) dituzte babes-pantailak, gel desinfektatzailea banatzeko gailu automatikoak eta maskarak.