Albisteak

 

Ezkontza zibilen udal-zerbitzua apirilaren 8ra arte etengo da, COVID-19aren hedapenari aurre egiteko neurri gisa.

Maiatzerako hitzartutako erreserbak mantendu egingo dira, baina oraindik ez dakigu berrogeialdian zehar baldintza bereziak ere mantendu beharko diren (ezkontza ateak itxita egitea, ekitaldia egingo duen zinegotzia edo alkateaz gain ezkontideak eta bi lekuko bakarrik egotea…).

Nolanahi ere, zerbitzua indarreko osasun-agintaritzek ezarritako eskakizunen menpe egongo da.

Agertoki berri horren aurrean, halaber, ekitaldia atzeratzeko aukera emango da.