Albisteak

 

Ez galdu klima-aldaketari aurre egiteko aukera; zure diseinua udalerriko jai guztietan ikusgai. Ingurugiroarekiko konpromezua erakutsita, patin elektriko hau eskura dezakezu!!!

Aurtengo jai eta ekitaldietan txosnak jarriko dituzten Abanto Zierbenako elkarteetako kideak, eta hiritar guztiak ere gonbidatu nahi ditugu txosnetan banatuko diren edalontzi berrerabilgarrietako marrazkia eta/edo leloa diseinatzera.

Marrazki eta/edo lelo irabazle bakarra egongo da, eta hori jarriko dugu Abanto Zierbenako auzoetako jaietako eta ekitaldietako txosnetako edalontzi berrerabilgarrietan. Hori dela eta, zuen marrazkiek arrakasta-aukera handiagoa izan dezaten, jarduera horietarako guztietarako baliagarria izango den diseinu orokor bat egiteko aholkatzen dizuegu: jaiak, Burdin Rock, Gazte Eguna eta abar.

 Lehiaketaren oinarriak (PDF 1,68MB)