Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udala lehentasunez landu eta planifikatzen ari da udalerriko hezkuntza-zentroen berritzea. 2020an zehar, zazpi obra garrantzitsu burutuko dira Meatzaldeko herriko hiru eskolatan.

Gallartako Buenos Aires Eskola Publikoan, Udalak haur-hezkuntzako bi gelatan zoladura hobetuko du, baita psikomotrizitate-gelan ere; hori egiteko, binilo-zorua jarriko dute. Gainera, zentroko arotzeria berrituko da eta 29 egurrezko ate berri jarriko dira.

Las Carrerasko Askartza Isusi Eskola Publikoan, kanpoko itxitura berria sortuko da eskolan, eta aurretik zegoen bigarren mailako sarbidea hobetuko da,  ikusgarritasuna eta zabalera hobetzeko. Halaber, sukaldera sartzeko eta horra hornigaiak sartzeko arkitektura-oztopoak ezabatuko dira, eta guztiz margotuko dira zentroko 17 gelak eta pasabideak.

Zentroaren kanpoko argiztapena led-argiztapen berri batez ere ordezkatuko da, energia-kontsumoa murrizteko, 18 puntu jarriz. Gainera, zentroak haurrentzako erorketen aurkako babes handiena eskaintzen duen zoru jarrai berria izango du, baita haurrentzako jolas berriak, 110 metro karratuko eremuan.

El Casal Eskola Publikoan, irisgarritasuna lehentasun bat da, eta hori lortzeko, 90 metroko luzera eta 2 metroko zabalera izango duen espaloia egingo da, bi koloretako baldosarekin. Era berean, argiztatzea ere hobetuko da, 7 farola jarriko direlako.

"Eskari ugari jasotzen ditugu, eta pixkanaka konpondu nahi ditugu. Gure hezkuntza-zentroak berritzea gure lehentasunetako bat da. Gure helburua da gure haur eta irakasleek hobekuntza horiez gozatu ahal izatea, eta ahalik eta kalitate handieneko hezkuntza-eremuak izatea" azpimarratu du Abanto Zierbenako alkateak, Maite Etxebarriak.

Abanto Zierbenako Udalak urtero udal-aurrekontuaren partida ekonomiko bat bideratzen du hezkuntza-zentroak hobetzera. Dauden zentroen artean jarduketak aldatzen doa, Abanto Zierbenan sei hezkuntza-zentro daudelako.

Abanto Zierbenako haur- eta lehen hezkuntzako lau eskoletan, herriko zein ondoko herritako 672 adingabek ikasten dute. Obrek 185.000 euroko kostua izango dute, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere jasotzen duen inbertsio handia da. Obrak laster hasiko dira, nahiz eta obren zati handiena egiteko ikastetxeetako Aste Santuko eta udako oporrak aprobetxatuko diren.