Albisteak

 

Programa:

  1. Eskuzko transpaletaren, transpalet elektrikoaren, eskorga frontalaren eta eskorga erretraktilaren maneiua eta eragiketak (UNE 58451 arauaren arabera).
  2. Langileen plataforma igogailu mugikorren eragiketak eta maneiua (UNE 58923 arauaren arabera).
  3. Zubi-garabiaren maneiua.
  4. Arlo logistikorako arrisku espezifikoen prebentzioa.
  5. Biltegiaren kudeaketa.

Norentzat:
Abanto Zierbenako langabeentzat, hauetako kolektiboren batean badaude: 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak (egiaztatu beharko dute ez dutela hilabetez baino gehiagoz lanik egin prestakuntzaren aurreko 13 hilabeteetan), ezintasunen bat duten pertsonak edo bazterkeria-arriskuan daudenak.

Ikastaroan prestakuntza teorikoa eta prestakuntza praktikoa emango dira.

Betekizunak:

  • Abanto Zierbenan erroldatuta egotea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Ikastaroaren talde-hartzaileren batean egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  1. Eskaera-orria, behar bezala beteta.
  2. Lanbiden inskribatuta egondako aldien ziurtagiria.
  3. NANaren fotokopia.
  4. Lan-bizitza.

Ordu-kopurua: 150
Leku-kopurua: 10
Ordutegia: 08:30 – 13:30
Ikastaroaren hasiera: 2020/02/24
Ikastaroaren amaiera: 2020/04/07
Eskabideak aurkezteko epea: 2020/02/19ra arte

Informazioa eta izen-ematea:
Abanto Zierbenako Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzia
Bizkaia plaza 5
Tel.: 94 636 17 94