Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak udalerriko Ikastetxeekin batera animatu nahi zaituztegu zuen seme-alabak Euskal Eskola Publikoan matrikulatzera.

  • Euskal Eskola Publikoa munduari, ezagutzari eta irudimenari irekirik dagoen eskola delako. Eskola honek aukera-berdintasunari ematen diolakobidea, kalitate eta berrikuntza parametroak kontutan hartuz.
  • Hezkuntza kulturarako bidea irekitzen duelako eta kulturak eta hauen baloreak ezinbestekoak direlako pertsonen eta herrien garapenean.
  • Euskal Eskola Publikoan hezkuntza eleanitzeranzko bidea aurrera doalako urratsez urrats, hizkuntzen ikaskuntza integratua sustatuz. Ikasketa – objektu ez ezik hizkuntzak pertsonen arteko komunikaziorako bitarteko, ikasketarako oinarrizko tresna eta ezagutzarako eta altura-trukerako benetako ateak direlako ere.
  • Euskal Eskola Publikoan pertsonen zerbitzura jarritako teknologia berriak erabiltzen dituelako ezagutza berriak geureganatzeko, gaur egungodoikuntzei eta kontraesanei eta biharko erronka eta desafioei aurre egiteko.Euskal Eskola Publikoak bermea eta etorkizuna dituen irakaskuntza eskaintzen duelako. Hezkuntza honek teknologia berrien babesa duelako, eta errealitatea ezagutzeko eta errealitateraegokitzeko aukera ez ezik euskal gizarte arrakastatsua, solidarioa, garatua eta orekatua lortzeko aukera ere eskaintzen digulako ere.

Gure seme-alabentzat erabaki hain garrantzitsua hartzeko unea iritsita Abanto Zierbenako Udala gure udalerriko ikastetxeak ezagutzera animatzenzaituzte. Gure udalerrian Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lau zentro ditugu, guztiak D ereduan.

D eredua duten zentroak
Zentroa Helbidea Telefonoa E-maila
CEIP Buenos Aires Cotarro 11 94 636 30 76 014004aa@hezkuntza.net
CEIP El Casal El Casal 6 94 636 28 29 014005aa@hezkuntza.net
CEIP Mtro. Askartza Isusi Askartza Isusi 8 94 636 84 53 014006aa@hezkuntza.net
CEIP Ikastola Etorkizuna Cotarro 15 94 636 29 99 014492aa@hezkuntza.net
IES Dolores Ibarruri El Minero 28 94 428 80 35 014010aa@hezkuntza.net

Aurre-matrikula datak: On line urtarrilaren 27tik otsailaren 6ra eta ikastetxean urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra.

Informazio gehiago eskuratzeko udalerriko edozein zentrotara hurbil zaitezkete.

 Flyer informatiboa (PDF 539KB)