Albisteak

 

Jakinarazten dugu 2020ko urtarrilaren 31n amaituko dela LTDren erabiltzaileek doako jarduketak eskatzeko epea, 800MHz-ko bandan 4G nodoek eragindako kalteengatik.

Prozesua arautzen duen Ministerio Aginduaren arabera, kalterik izanez gero, LTDren erabiltzaileek sei hilabeteko epea izango dute jarduketak eskatzeko, telefonia mugikorreko zerbitzu-estazioak abian jartzen direnetik aurrera.

Arazo horiek konpontzeko eta bermatzeko telefonia mugikorreko oinarri-estazioak abian jartzeak LTDri ez diola eragingo, LLEGA800 erakundeak beharrezko jarduketa teknikoak egiten ditu LTDren erabiltzaileen harrera-instalazioetan. Jarduketa horiek doakoak dira kalteak jasan dituzten herritarrentzat.

Arazoak konpontzeko, honako doako telefono honetan jakinarazi beharko da: 900 833 999.

Informazio elebiduna (PDF, 250KB)