Albisteak

 

Gida honen aurkezpenarekin, Abanto Zierbenako zerbitzu publiko eta pribatuei, merkataritza-alderdiei eta elkarteen munduari buruzko informazio eguneratu guztia eskaintzen dizuegu. Bertan, gure udalerrian moldatzeko baliagarriak izan daitezkeen telefono, helbide eta kontaktuak aurkituko dituzu. Eskaintza zabala eta askotarikoa da, gizarteko bizitzaren alor guztiak hartzen dituena eta gure eguneroko beharren zati handi bat ase nahi duena. Orri hauetan bizitzaz betetako herria aurkituko duzue, non bertako elkarte, kultura-talde eta kirol-taldeek herritarren parte-hartzearen adibide bat eskaintzen diguten.

Espero dugu gida erabilgarri bat prestatu izana herritar guztientzat, baita Abanto Zierbenara gero eta gehiago hurbiltzen diren pertsonentzat ere.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiet gidaren edizio berri hau prestatzen lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei.

Jaso itzazue nire agurrik beroenak.

Maite Etxebarria, Alkatea.

 Balidabide Gida (PDF 15,5MB)