Albisteak

 
"Desgaitasuna duten pertsonekin batera, munduak aurrera egitea lor dezakegu, inor baztertu gabe". Ban Ki-moon. Nazio Batuetako idazkari nagusi ohia.

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna urtero ospatzen da, abenduaren 3an, eta bi helburu nagusi ditu: alde batetik, herritarrak desgaitasunaren gaiaren inguruan sentsibilizatzea, eta, bestetik, desgaitasuna duten pertsonen duintasunaren, eskubideen eta ongizatearen babesa sustazea. Horrez gain, desgaitasuna duten pertsonek bizitza politiko, social, ekonomiko ete kulturaleen integratzeak izango lituzkeen abantailen inguruan ere kontzientziatu nahi da jendea.

Abanto Zierbenako Udalak kolektibo horren bizi-kalitatea hobetzeko ekimenak sustatzen jarraitzen du, esate baterako, ZAINDUZ desgaitasuna duten pertsonei eta euren familiei zuzendutako programaren bitartez. SENDATUR programa oro garatzen ari dira aurten, hain zuzen, kolektiboari jarduera fisiko osasuntsu eta egokia eskaintzea helburu duen programa.

Gure herrian desgaitasunaren arloan lan egiten duten bi elkarte daude: ADIFIDAZ, desgaitasuna duten pertsonen Abanto Zierbenako elkartea, eta ADIZMI, desgaitasuna duten pertsonen senideen Meatzaldeko elkartea. Zuek ere parte hartzera animatu nahi zaituztegu gure herrian kolektibo horien alde egingo diren ekitaldietan.