Albisteak

 
Abanto Zierbenako Udalak herritarrei jakinarazten die Hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna urteko ospatzen dela abenduaren 1ean, eta haren helburua GIBaren infekzioaren inguruko kontzientzia publikoa sustatzea dela.

Aurtengo Hiesaren aurkako Nazioarteko Egunaren leloa honakoa da: "Komunitateek ezartzen dute aldea".

1988az geroztik, aurrerapen garrantzitsuak egon dira Hiesaren tratamenduan, eta, gaur egun, GIBa duten lau pertsonatik hiruk beren egoera serologikoaren berri dute. Hala ere, eta ONUSIDA erakundearen azken txostenean ikus daiteken moduan, oraindik urratsak daude emateko, eta horretarako birusa duten eta horren berri ez duten pertsonengana iritsi behar da, kalitatezko laguntza- eta prebentzio-zerbitzuak bermatu ahal izateko.

GIBaren frogak funtsezkoak dira tratamendua zabaltzeko eta birusarekin bizi diren pertsonei bizitza osasuntsu eta produktiboak bermatzeko. 90-90-90 helburuak lortzeko ere ezinbestekoa da, baita pertsonak ahalduntzeko ere, GIBarekin lotutako prebentzioan erabakitzeko ahalmena izan dezaten. Horrela, euren burua eta haien gertuko pertsonak babes ditzakete.

Euskadik badu Hiesaren aurkako plan aktiboa: Euskal Osasun Zerbitzuak martxan jarri zuen sareko kontsulta, zeinak aukera ematen duen modu anonimoan arrisku-praktikak edo sintomak planteatzeko, aholkuak jasotzeko edo interesdunak laguntza-zentroetara bideratzeko, bertan erretrobiralekin tratatuak izateko.

Eusko Jaurlaritzak webgune bat du Interneten, eta bertan informazio gehiago topatu eta gaiarekin lotutako estekak kontsultatu ahalko dituzu. Horrela, adibidez, Hiesaren arloan lan egiten duten GKE-ei buruzko informazio topa dezakezu, baita Euskadiko prebentzio-programenei, hezkuntza-material eta -gidaliburuei eta inkestei buruzkoa ere.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/vih-sida/ab84-oesits/es/