Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak 2019an zehar enplegua sortzeko konpromisoarekin jarraitzen du. Zifrek agerian uzten dute Udalak herriko langabeei lagundu diela. Tokiko Garapen Agentziak 95 kontratazio berri kudeatu ditu urtean zehar.

“Gure enplegu-programen bidez, horien artean Abanto Lan, zeinak abenduan ezohiko deialdi berria iragarriko duen 20 lanpostu berrirekin, Abanto Zierbenak ia 50 herritar atera ditu langabezia-zerrendatik urte honetan. Emaitza horiei Tokiko Garapen Agentziak udalerriko enpresekin lan-enpleguak bilatzeko egindako bitartekaritza-lana eta langabeekin harremanetan jartzeko lana gehitzen badiogu, lanpostu-kopurua 95ekoa izan da 2019an. Balantzea positiboa da, adierazten baitu bide onetik goazela eta gure helburua argi dugula: hutseko langabezia-tasa lortzea gure udalerrian”, azaldu du PSE-EE taldeko bozeramaile Maitana Martinezek.

Gogoratu behar da Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bitartez, abian jarri duela tokiko ekintzetarako dirulaguntzen ezohiko deialdi bat, enplegua sustatzeko helburuarekin; Abanto Zierbenako Udalari dagokionez, 20 lanpostu berri eskainiko zaizkie herriko langabeei abendutik aurrera.

Lehen fasea astelehenean hasiko da, eta 12 pertsona kontratatuko dituzte: 5 peoi hiri-altzairuak eta -espazioa zaindu eta hobetzeko eta bi eraikuntza-arduradun, lantaldea zuzendu eta ikuskatzeaz arduratuko direnak. Horrez gain, enpleguaren aldeko gerraren proiektu honetan 6 agente zibiko eta koordinatzaile bat (taldeko arduraduna) gehituko dira, eta arazoak hauteman eta bizilagunen arteko bizikidetza ona bermatzeaz arduratuko dira.

Bigarren fasean, abenduan, beste 8 langabe kontratatuko dituzte: hezkuntza eta aisialdiko bi begirale berri, Las Carreraseko Gaztegunea dinamizatzeko. Halaber, Udalaren komunikazio-kanalak sendotuko dira Community Manager baten bidez, eta bigarren lantalde bat gehituko dute, 5 mantentze-lanetako peoirekin.

Abanto Lan enplegua sortzeko proiektu garrantzitsua da, Lanbidek babestua, udalerriko biztanleentzat, herritik atera behar izan gabe. Hautatutakoen % 30 DSBEren titularrak izan beharko dira, eta, % 40, emakumeak.

Abanto Lan Gazte 2019

Abanto Zierbenako Udalak ez du soilik Abanto Lan proiektuari esker egin enpleguaren aldeko apustua: Abanto Enpresa ere abian jarri du, eta, urtea amaitu baino lehen, hiru enplegu-eskaintza berri argitaratuko dituzte, Abanto Lan Gazte ekimenarekin. Proiektu hori gazte langabeen artean enplegua sustatzeko sortu zuten, lan-esperientziaren bidez enplegagarritasunaren alde egiteko helburuarekin.

“Artxibozain-lanpostu bat eskainiko dugu, udal-artxiboa antolatzeko. Dokumentuak, argazkiak eta edozein motatako materialak ordenatu beharko ditu, horiek modu egokian kontserbatzeko. Horrez gain, ondare-teknikari bat behar dugu udalerriko herri lurren egoera erregistratu eta egiaztatzeko, baita egungo datuak eguneratu eta zuzentzeko ere. Halaber, kirol-teknikari bat ere kontratatuko dugu, kirol-izaerako jarduketak sustatzeko eta animazio soziokulturaleko proiektuak diseinatzeko, udalerrian egunerokotasun osasuntsuago baten alde egiteko”, jakinarazi du PSE-EE taldeko  bozeramaile Maitana Martinezek.

Honako hauek dira lanpostu horiek eskuratzeko baldintza nagusiak: 16 urte eta 30 urte bitarteko adina izatea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea enplegu-eskatzaile moduan, eskatutako lanpostuarekin bat datorren hezkuntza-mailarekin, Gazteen Berme Sisteman egotea eta udalerrian bizitzea.

Guztira, 2019ko Abanto Lan Gazte programaren bidez 3 pertsona kontratatuko dira, eta kontratazioa lanaldi osoko 8 hilabeteko eperako egingo da.

“2020 aukera berri bat da enplegua sortzen jarraitzeko, eta hori da egingo duguna: Abanto Zierbenako Udalak gure herritarren langabeziaren aurkako borrokarekin jarraitzen du, eta lanpostuak sortzea da gizarte-politikarik onena”, esan du, amaitzeko, Maite Etxebarriak.