Albisteak

 

Hitzarmena sinatu berri dute Abanto Zierbenako Udalak eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioak; azken horrek 33.000 euroko dirulaguntza jasoko du jarduera eta ekimen ezberdinak garatzeko. Izan ere, uste dugu Museoa funtsezko elementu bat dela herriko ondare kultural eta turistikoa berreskuratzeko.

“Museoa gure udalerriaren ikurra da, gure historia berrienaren zaindaria da, eta bere lana egiten jarraitzeko laguntza, lankidetza eta inbertsioa merezi du, gure iraganeko ate irekia baita. 8 urte daramatzagu museoarekiko konpromisoa berresten, eta urtero aurrekontu partida garrantzitsu bat esleitzen diogu”, esan du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Abanto Zierbenako Udalak Fundazioari ekonomikoki lagundu nahi dio bere fundazio-xedearen jarduerak burutu ditzan, adibidez, udalerriko eta eskualdeko ondare kulturala berreskuratzea eta hedatzea.

Ia 33.000 euroko dirulaguntza museoaren beraren funtzionamendu-kostu orokorrak, mantentze-lanak eta urteko jarduerak eta programak finantzatzeko erabiliko da.

Iaz, museora ia 16.000 lagun joan ziren; museoa bisitatzea ia derrigorrezkoa da inguru honen sustraiak ongi ezagutzeko. Izan ere, hemen meatzaritza dena izan zen eta hemengo biztanleen bizitza eta paisaia eraldatu zituen.

Gure meatzaritza-ondarearekiko dugun konpromisoa ezinbestekoa da, eta beste urte batez, Abanto Zierbenako Udala Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoarekin batera aurrera egiten du.