Albisteak

 
Baldintza orokorrak:
  1. Langabezian egotea.
  2. Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  3. Toki Garapen Agentzian inskribatuta egotea.
  4. Abanto Zierbenan erroldatuta egotea, gutxienez urtebetez.
  5. Aurreko deialdietan kontratatua egon ez izana (2013tik)
  6. Laguntzen deialdian Lanbidek ezartzen dituen kolektiboetako batekoa izatea.

Lan-eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratuko dira, eta hautaketan parte hartzeko dagokion eskaintzan izena eman behar da.

Iraupena: 6 hilabeteko kontratua.
Lanaldia: 20 ordu astean.
Kontratazio-datak: 2019/12/27 – 2020/06/26

Betetzeko lanpostuak:

Programa: Hiri-altzariak eta -espazioak mantentzea eta berritzea

  • Lanpostuak: LAGUNTZA ANITZEKO 4 PEOI

Berariazko betekizunak: 3 hileko esperientzia izatea antzeko lanpostu batean.

  • Lanpostua: 1 ARDURADUN

Berariazko betekizunak: 6 hileko esperientzia izatea antzeko lanpostu batean.

Programa: Comunity Manager

  • Lanpostua: 1 COMUNITY MANAGER

Baldintza espezifikoak: Honako titulu hauetakoren baten jabe izatea: Marketin eta Publizitateko GMPZ / Kazetaritzako gradua / Marketineko gradua / Publizitateko eta Harreman Publikoetako gradua / Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua.

Haurren eta gazteen dinamizazio programa

  • Lanpostua: HEZIKETA ETA AISIALDIKO 2 BEGIRALE

Betekizunak: Honako titulazio hauetakoren bat izatea: Aisialdiko begiralearen edo kirol begiralearen diploma. Animazio soziokultural eta turistikoko GMHZ, Haur Hezkuntzako GMHZ edo Gizarteratzeko GMHZ. Irakasle-ikasketetako Diplomatura, Gizarte Hezkuntzako Diplomatura edo Gizarte Langintzako Diplomatura. Haur Hezkuntzako Gradua, Lehen Hezkuntzako gradua, Gizarte Hezkuntzako gradua edo Gizarte Langintza gradua. Aisialdiko jardueretan adingabeekin eginiko aldez aurreko lan-esperientzia baloratuko da.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko:
Abanto Zierbenako Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzia
Bizkaia plaza 5
Tel.: 94 636 17 94

Izen-emateko azken eguna: 2019/11/29

Kartela (PDF 3,19MB)