Albisteak

 

Azaroaren 9an eta 10ean, 16an eta 17an, Meatzari Pintxoen VII. Lehiaketa egingo da Abanto Zierbenan. Edizio honetan parte hartuko duten establezimenduak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, lehiaketako pintxoak dasta ditzazun.

Pintxoak lokalean erakutsi beharko dira, nahitaez, 13:00etatik 15:00etara bitartean.

Edizio honetan Abanto Zierbenako 9 establezimenduk parte hartuko dute, euren elaborazio goxoak aurkeztuta.

  • BAR ARLEKIN
  • BAR HARITZALDE
  • BAR JR
  • BAR MEATZA
  • ENPARANTZA TABERNA
  • HERRIKO GALLARTA
  • MAI GAU TXORI
  • RESTAURANTE GALLARTA ZAHARRA
  • ZUHAITZ

Edizio honetako berrikuntza gisa, establezimendu bakoitzean 1,50€ ordainduko da lehiaketara aurkezten den pintxoa, eta edaria aparte kobratuko da.

Lehiaketaren egunetan, hainbat magoren ikuskizuna izango dugu lehiaketan parte hartzen duten lokaletan, 12:30etik 15:30era.

Edizio honetan libreta batzuk banatuko dira. Hartutako pintxo eta edari bakoitzarekin zigilu bat jarriko zaie libretan, eta parte hartzen duten establezimendu guztietako zigiluak lortzen dituzten pertsonek katilu bana jasoko dute opari.

Horrez gain, lehiaketan parte hartzen duten ostalaritza-establezimenduetan gastatzeko 50 euroko opari-txeke bat zozkatuko da bozketan parte hartzen duten pertsona guztien artean.