Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak, Abanto Zierbenako merkatari eta ostalarien elkartearekin (ACHA) eta Laboral Kutxarekin batera, “Erosi Abanto Zierbenako saltokietan” XI udazkeneko kanpaina abiarazi du. Udalerriko saltoki txikiei lagundu egin nahi zaio, erosketa-bonuen bidez. Xedea herriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektorean erosketak bultzatzea da, bai eta udalerriko herritarrek zein bisitariek % 33 aurreztea erosketak bertan egitean.

Kanpainaren ezaugarriak:

1. 700 bono banatuko dira, bakoitza 30 €-koa.

  • Bonu bakoitza 20 €-ren truke eskuratuko da, baina jabearentzat 30 €-ko balioa izango du. Kanpainan parte hartzen duten Abanto Zierbenako saltokietan besterik ezingo dira erabili.
  • Kanpaina hau hedatzeko eta saltoki gehiagok parte hartzeko, berritasun gisa, 30 €-ko bonu guztiak 10 €-ko bi billetetan eta 5 €-ko beste bi billetetan zatituta egongo dira.
  • Gehienez ere, NAN bakoitzeko 2 bonu eros daitezke, kanpaina honetan ahalik eta jende gehienak parte har dezan bermatzeko. Nolanahi ere, pertsona bakoitzak bere NANa eta beste lagun batena ekar ditzake gehienez, betiere onuradun guztiak Abanto Zierbenan erroldatuta badaude. NANaren fotokopiak onartuko dira justifikatutako kasuetan. (edozein formatutan)

2. Bonoa behin besterik ezin izango da erabili kanpainan parte hartzen duten saltokietan.

  • Erosketaren zenbatekoa bonoaren balioa baino txikiagoa bada, ez da atzerakorik itzuliko esku-dirutan.
  • Bonoak ezin dira diruaren truke aldatu eta bonoaren zenbatekoa ez da inola ere itzuliko.
  • Gehienez ere 2 bono pila daitezke erosketa bakoitzeko (askoz jota, 2 bono erabiliko dira erosketa-tiket bakoitzeko).

3. Bonoak ezin direnez esku-diruaren truke aldatu eta horren zenbatekoa ez denez inola ere itzuliko, produkturen bat itzuliz gero, saltokiak erosketaren balio osoa duen txartela igorri beharko du.

4. Erosketa-txartelak erosteko lehen eguna urriaren 29a izango da, eta amaitu arte egongo dira salgai:

  • Urriak 29, asteartea, Sanfuenteseko eskola zaharretan
    • o 9:30etik 11:30era. Erosketa-txartel kopurua: 117
    • o 17:00etatik 19:00etara. Erosketa-txartel kopurua: 116
  • Urriak 30, asteazkena, Las Carreraseko Udal Liburutegian.
    • o 9:30etik 11:30era. Erosketa-txartel kopurua: 117
    • o 17:00etatik 19:00etara. Erosketa-txartel kopurua: 116
  • Urriak 31, osteguna, Tokiko Enplegu eta Garapen Agentzian (Gallarta)
    • o 9:30etik 11:30era. Erosketa-txartel kopurua: 117
    • o 17:00etatik 19:00etara. Erosketa-txartel kopurua: 117

Egun hauetan saldu gabeko bonuak gelditzen badira, astean zehar salduko dira Enplegu eta Tokiko Garapen Agentzian (Gallarta), 09:30etik 11:30era.

5. Bonoak erosten dituzten pertsonek 2019ko azaroaren 1etik 30era bitartean erabili ahal izango dituzte, bi egunak barne. Epe hori igarota, ezin izango dira ordaintzeko erabili.

Kanpainarekin bat egindako dendak:

  • ACADEMIA ON THE SPOT
  • ACQUA SALON DE BELLEZA UNISEX
  • BAR ARLEKIN
  • BAR LA MINA
  • BAR MEATZA
  • CAFETERIA TANTAK (LAS PISCINAS)
  • CARNICERIA - CHARCUTERIA GAMBOA
  • CARNICERIA PATXO
  • CARNICERIA PEDRO Y ARRATE
  • CARREFOUR EXPRESS GALLARTA
  • CENTRO DE ESTETICA SUSANA LATORRE
  • CLINICA DENTAL ABANTO
  • EL CHOLLO DEL MUEBLE
  • ENPARANTZA TABERNA
  • FARMACIA DIEGO SUAREZ-BARCENA AMANN
  • GLOBAL K -SPEAK ENGLISH & HAVE FUN
  • HELIOS CENTRO TERAPIAS NATURALES
  • HERRIKO GALLARTA
  • HORTZ KLINIKA / CLINICA DENTAL ZELAI CABAÑAS MUÑOZ
  • IZASKUN HARATEGIA
  • JUAN CRUZ HOCES FOTOGRAFIA Y VIDEO
  • KOPITEX
  • LA FRUTE (GALLARTA)
  • LA FRUTE (SANFUENTES)
  • LA TIENDA DE GURE
  • LENCERIA LUZ
  • LIBRERÍA HUETE
  • LIDIA IRUSTA ESTILISTAK
  • MEATEGI ASESORES - INMOBILIARIA MEATEGI
  • MERCERIA IRABEL
  • MERCERIA MARIAN
  • MINER INFORMÁTICA
  • NUTRICIONISTA IDOIA LOPEZ  URTUNSAUSTEGUI
  • PANADERIA PASTELERIA EL MINERO
  • PAPIRO
  • PASCUAL PHYSIS KLINIKA
  • PELUQUERIA ALAZNE
  • PELUQUERIA K-NINA KOBU
  • PELUQUERIA LA PLAZA - SUSANA SEMEDO
  • PELUQUERIA LOOK BERRIA
  • PELUQUERIA ROSI
  • PELUQUERIA Y ESTETICA B.L.B
  • PESCADERIA "GALLARTA" ARRAINDEGIA
  • PESCADERIA ALEX
  • PUNTO VERDE
  • RESTAURANTE GALLARTA ZAHARRA
  • ROJO
  • SUPER 2000 (EL CASAL)
  • SUPER 2000 (LAS CARRERAS)
  • TRAFFIC MODA
  • TRIPONTZI
  • TXOKO TOPALEKU
  • ZUHAITZ

 Kartela (PDF 1,47MB)