Albisteak

 
Aparkaleku berriak 50 plaza berri inguru izango dituela aurreikusita dago. Sarbideko errepidearen ondoan 2 metroko zabalera izango duen espaloia egingo da aparkalekua egitearekin batera; horrela, oinezkoek aparkaleku berriaren barruan ibiltzea saihestuko da, eta erabiltzaileen segurtasuna bermatuko. Ikusizko inpaktua txikitzeko, aparkalekuan funtzio bikoitza izango duten zuhaitzak landatuko dira: asfalto zabaldegi bat ez egitea eta autoei itzala ematea.
 
Oraingoz, Udalak 10.000 euro bideratu ditu proiektua gauzatzeko, espazio horretan dauden 40 plazen kopurua handitzeko. Halaber, legegintzaldi honetan, lehentasuna emango dio  udalerrian aparkaleku berriak sortzeko azterketa orokorrari.