Albisteak

 
Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun horren xedea da herritarrak sentsibilizatzea, funtsezko mezu batekin: garrantzitsua da gaixotasuna goiz detektatzea, bularreko minbiziaren pronostikoa eta gaixoen biziraupen-aukerak hobetzeko. Hain zuzen, gaixotasuna goiz detektatzea da haren contra borroka egiteko gako nagusia.

Gaur egun bularreko minbizia da ohikoena emakumeen artean, hala garatutako herrialdeetan nola garapen-bidean daudenetan. Bularreko minbiziaren ondoriozko heriotza gehienak diru-sarrera baxu eta ertaineko herrialdeetan gertatzen dira: izan ere, leku horietan kasu gehienak gaixotasuna aurreratuta dagoenean detektatzen dira.

Abanto Zierbenako Udalak herritar guztiak eta bereziki emakumeak kontzientziatu nahi ditugu gaixotasun hori goiz detektatzeak duen garrantziari buruz, sendatu ahal izateko.

Informazio gehiago: https://www.aecc.es/Paginas/PaginaPrincipal.aspx