Albisteak

 

Abanto Zierbenan bizikletaren eta familia-unitatearen alde egiten dugu. Iaz “Familian pedalei eraginez” egitasmoak izandako arrakasta ikusita, irailaren 22an bueltan izango da herri-irteera honen 4. edizioa.

300 pertsonatara mugatutako plazak. Izen-emateak eta informazioa hemen

Egitaraua

1. Familiako txangoa Bide Berdean

Irteera: 10:00etan, Gallarta Zaharra Parkean, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren ondoan.

Ibilbidea:

  • Haurrentzako txangoa Bide Berdean: 12 km. Ezinbestekoa da bizikletan gurpiltxorik gabe ibiltzen jakitea. Gutxieneko adina: 6 urte.
  • Bide Berdea ibilbidea: 32 km. Gutxieneko adina: 10 urte. Gutxieneko batez besteko abiadura: orduko 15 km. Ibilbidea egiteko gehieneko denbora: 2 ordu eta 45 min.

2. Anoa-postuak (2 leku)

  • 14,9 km-a: edariak Bide Berdea ibilbideko parte-hartzaileentzat.
  • Helmuga Gallarta Zaharra Parkean, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren ondoan.): Paella Herikoia + edaria.

* Zerbitzu hau izena eman duten pertsonei bakarrik emango zaie.

Ginkana: bizikleta gaineko oreka hobetzeko oztopo zirkuitua

  • Ordua: 12:30etik 15:00etara.
  • Lekua: Gallarta Zaharra Parkean.
  • Gutxieneko adina: 6 urte.

Euria eginez gero, 10:00etan geratuko gara Gallartako frontoian eta jardueren ordena alderantzikatu egingo da.

* Jarduera guztietan parte hartzeko nahitaezkoa izango da kaskoa erabiltzea.

Kartela (PDF 389KB)