Albisteak

 

Une honetan, negoziazio-prozesuan dago Bizkaiko kirol-lokalen eta kirol-zelaien sektoreko 2018-2022 aldiko hitzarmen kolektiboa.

Lan-arloko negoziazio horrek EZ DAUKA ZERIKUSIRIK Abanto Zierbenako Udalarekin; hortaz, aldeak (sektoreko patronala eta sindikatuak) ados jarri eta dagokion hitzarmena sinatu arte itxarotea besterik ez zaigu geratzen.

Abanto Zierbenako kirol-instalazioetan zerbitzu ematen duen enpresa sektore horretako parte da; sektoreak Bizkaiko 124 instalazio hartzen ditu barnean.

Hori horrela,

  • Abanto Zierbenako Udalak BENETAN SENTITZEN DU lan-arloko gatazka honek instalazioetako bazkide eta erabiltzaileei sortzen dien kaltea, batez ere uda-garaian gaudela kontuan hartuta.
  • Zerbitzu batzuetako etenaldien ondorioz sortzen ari diren kalteak ikusita, sortutako eragozpenen eta gertatzen ari den zerbitzu-faltaren BALORAZIO OROKORRA egingo dugu, erabiltzaileei dagozkien ZENBATEKOAK ITZULTZEKO.
  • Abanto Zierbenako Udalak bere eskura dituen BITARTEKOAK eskaini ditu, eta eskaintzen jarraitzen du, gatazka ahalik eta azkarren eta ondoen konpon dadin.

Amaitzeko, BARKAMENA ESKATZEN DIZUEGU berriro ere, sortutako eragozpenengatik.