Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udaleko Gazteria Sailak udalerriko gazteei (12 eta 17 urte arteko herritarrak) zuzenduriko programazio zabala eskaintzen jarraitzen du, eta jarduera erakargarriak antolatu ditu datorren hilerako, bai Gallartako Gaztegunean, bai Las Carreraskoan.

"Apirila hasteko, serigrafia tailerra antolatu dugu Las Carrerasko Gaztegunean, baita Bilbon egin den Break On Stage hiri-kulturen nazioarteko jaialdirako irteera bat ere; bertan, break dance, urban dance, BMX, big jump, scooter edota parkour show erakustaldiez gozatu ahal izan dute” azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarria alkateak.

Apirilaren 23tik (asteartea) aurrera, Pazko Asteko programazio berezia izango dugu; lehenik, sukaldaritza-tailer bat egongo da: errezeta dibertigarriak ikasiko dituzte eta, gero, elkarrekin dastatuko dituzte, taldeko bazkarian.

Apirilaren 24an, asteazkenean, graffiti tailerra egingo da; bertan, parte-hartzaileek sormena erabili ahalko dute. Egiten dituzten lanak Las Carrerasko Gaztegunean jarriko dira ikusgai.

Apirilaren 25ean, ostegunean, kamisetak pertsonalizatuko ditugu eta, ostiralean, 26an, Gasteizko izotz-pistara joango dira.

Jarduerak irekiak dira eta Udalak% 100ean finantzatzen ditu, izotz-pistarako irteera izan ezik: % 70ean diruz lagunduta egongo da, eta parte-hartzaileek prezio sinbolikoa, 5 €, ordaindu beharko dute. Jardueretan parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik Herritarren Arreta Zerbitzuan izena ematea. Toki mugatuak daude: 55 neska-mutilek parte hartu ahalko dute.

 “Pazko Asteko jaiegunetan gure gazteei zuzenduriko jardueraz beteriko programazioa antolatu dugu. Kalitatezko aisialdiaz goza dezatela eta denbora libreari ahalik eta etekinik handiena atera diezaiotela nahi dugu. Horretarako, haien interesekoak diren ekimen didaktiko eta modernoak eskaini behar dizkiegu. Uste dugu Pazko Aste honetan gure gazteak entretenituta egongo direla”, adierazi du Etxebarriak.