Albisteak

 

Udalak HEA (harrapaketa-esterilizazioa-askatzea) metodoa erabiltzen jarraitzen du udalerriko katu-koloniak kontrolatzeko. Urte honetan zehar, kaleko katuen beste talde bat esterilizatuko da gunerik arazotsuenetan; izan ere, arriskutsuak dira edo katu-kopurua handia da.

Ekintza horiek Bere Ahotsa elkarte animalistarekin kontratatu dira. Gainera, hitzarmen bat sinatu da elkarte horrekin, eta, horri esker, baimendutako elikatzaile gisa jardun dezake.

Hori dela eta, nabarmendu behar da katuen elikadura modu kontrolatuan egiten dutela elkarteko kideek. Gainera, oroitarazten da udal ordenantza bat dagoela bide publikoan animaliei jaten ematea debekatzen duena, eta hori egiteak zigorra ekar dezakeela. Herritarren batek laguntzeko gogoa badu, elkartearekin kontaktuan jar daiteke helbide honetan: bereahotsa@gmail.com.

 Kartela (PDF 191KB)