Albisteak

 

Herri Martxak familia osoarentzako 8.334 metroko ibilbidea izango du, Gallarta, Las Carreras eta Sanfuentesen zehar. Kirol-ekitaldia goizeko hamarretan hasiko da, Alberto Ezkurdia parkean, dortsalen banaketarekin; eta hamar eta erdietatik aurrera Gallarta, Las Carreras eta Sanfuentes zeharkatuko ditu. Gallartako Eusko Gudariak plazan amaituko da, 13:00ak aldera.

Ibilbide egingarri honetan zehar, parte-hartzaileek paisaiaz gozatu ahalko dute, ibilbidea hitz egiteko aprobetxatuz. “Parte-hartzaile guztiak animatzen ditugu esperientzia euskaraz bizitzera”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Abanto Zierbenako Herri Martxaren seigarren edizioa da. Goizeko hamaika eta erdiak aldera hamabost minutuz geldituko dira indarrak berreskuratzeko anoa-postuan, Las Carreraseko Trinitate plazan, fruta janez eta ura edanez. Halaber, nabarmendu egin behar da Sendoa Atletismo Klubak eta Gallarreta Mendi Taldeak martxa baino lehen, martxan bertan eta ondoren egindako lana eta emandako laguntza. Horien laguntzaz gain, Herri Martxak, halaber, Deia egunkariaren babesa du. Erakunde hori izan da martxa behar bezala gara dadin laguntza ematen duten elkarte kolaboratzaileek jasoko dituzten oparitxoen arduraduna. Bestetik, ibilbidea egiten duten haurrek Udalaren eskuko opari bat jasoko dute. 

Abanto Zierbenako Herri Martxak arrakasta handia du urtez urte; batez bestez 400 herritarrek parte hartzen dute urtero ekimenean, familiarekin edo lagun taldearekin kirola egitera animatuz, eta herria osatuz erabat euskalduna den esparruan.

“Igande osasuntsu bat igarotzean datza, familiarekin edo lagunekin, eta esperientzia euskaraz bizitzean. Espero dugu gero eta herritar gehiagok ekimenarekin bat egin dezatela”, esan du, amaitzeko, Etxebarriak.