Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak gogorarazi nahi du azaroaren 20a Haurren Egun Unibertsala dela, munduko haur guztien eguna.

Lortutako aurrerapenak ospatzeko eguna da; baina, batik bat, egoera ahulean dauden haurren egoerari buruz atentzioa emateko eguna da, umeen eskubideen berri emateko eta jendea kontzientziarazteko ume horien ongizatearen eta garapenaren alde lan egiteak duen garrantziaz.

Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20an ospatzen du Haurren Egun Unibertsala; izan ere, NBEren Batzar Nagusiak egun horretan onetsi zuen, 1959an, Haurren Eskubideen Adierazpena. Hala ere, ez zen nahikoa haurren eskubideak babesteko, legez ez baitzen loteslea.. Hamar urtez mundu osoko gobernuekin, erlijio-buruzagiekin, GKEekin eta beste erakunde batzuekin negoziatzen aritu ostean, 1989ko azaroaren 20an, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren azken testua onestea lortu zen. Testu hori ezinbestean bete behar dute berau sinatu duten herrialde guztiek.

Haurren Egun Unibertsalaren xedea da herritarrei gogoraraztea umeak direla talderik ahulena eta, ondorioz, krisia eta munduko arazoak gehien pairatzen dituen taldea.

Munduko egun horrek gogorarazten du denok dutela osasunerako, hezkuntzarako eta babeserako eskubidea, munduko zein herrialdetan jaio diren aintzat hartu gabe.

Umeei nazioarteko egun bat eskaintzeak, halaber, mundu mailan txikienen beharrez ohartarazteko balio du, eta, umeek etorkizun hobea izan dezaten, egunero lan egiten duten pertsonen lana aitortzeko.

 Flyer-a (PDF 166KB)