Albisteak

 

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun horren xedea da herritarrak sentsibilizatzea, funtsezko mezu batekin: garrantzitsua da gaixotasuna goiz detektatzea, bularreko minbiziaren pronostikoa eta gaixoen biziraupen-aukerak hobetzeko. Hain zuzen, gaixotasuna goiz detektatzea da haren kontra borroka egiteko gako nagusia.

Gaur egun bularreko minbizia da ohikoena emakumeen artean, hala garatutako herrialdeetan nola garapen-bidean daudenetan. Bularreko minbiziaren ondoriozko heriotza gehienak diru-sarrera baxu eta ertaineko herrialdeetan gertatzen dira; izan ere, leku horietan kasu gehienak gaixotasuna aurreratuta dagoenean detektatzen dira.

Abanto Zierbenako Udalak herritar guztiak eta bereziki emakumeak kontzientziatu nahi ditugu gaixotasun hori goiz detektatzeak duen garrantziari buruz, sendatu ahal izateko.

Horrez gain, “BIRZIKLATU BEIRA HAIENGATIK” kanpainan laguntzen jarraitzera animatzen zaituztegu. Kanpaina horren barnean, beira botatzeko edukiontzi arrosa batzuk jarriko dira herrian (bereizi ezin diren 2 unitate), urriaren 10etik 26ra bitartean.  Edukiontzi horietan biltzen den beira-kilo bakoitzaren truke euro bat bideratuko da bularreko minbiziaren kontrako ikerketara.

Edukiontziak leku hauetan egongo dira:

  • Urriaren 11tik 18ra: El Minero etorbidean (La Caixaren aurrean).
  • Urriaren 19tik 22ra: Las Carrerasen, autobus-geltokian (Angulo taberna).
  • Urriaren 23tik 26ra: Sanfuentesen, Pilar Abín plazan.

Informazio gehiago: https://www.aecc.es/Paginas/PaginaPrincipal.aspx