Albisteak

 

Burdingorri, Gozo-gozo, Perretxiko vagoneta, Ikatza, Auger, Krepe ikatza eta Bagoi dira Abanto Zierbenako 10 taberna eta jatetxeetako barren gainean aurkeztuko diren meatzari-pintxoetako batzuk. Ekitaldia asteburu honetan eta hurrengoan egingo da. Tabernak arte gastronomikoaren galeria bihurtuko dira eta euren sorkuntzarik onenak kaleratuko dituzte. Abian dago Meatzari Pintxoen Lehiaketaren bosgarren edizioa.

Bezeroek zapore berriak dastatu ahal izango dituzte, eta ardoa eta pintxoa bi euroan eskainiko dira (2,50 euro ardo ondua edo antzekoa eskatzen bada). Prestatu mahai-zapiak, hatzak miazkatzeko bi asteburu izango baitira. Udalerriko 10 establezimenduk hartuko dute parte, eta irabazlea bezeroek aukeratuko dute.

“Establezimendu bakoitzean eta/edo sare sozialen bidez bozkatzeko aukera izango da eta parte-hartzaileen artean 50 €-ko balioko bi opari-txartel zozkatuko dira, ostalaritza-establezimendu laguntzaileetan erabiltzeko. Berritasun gisa, edizio honetan, txakolin botila bana oparituko zaie parte hartzen duten establezimendu guztietan txartela zigilatzen duten bezero guztiei", azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Taberna irabazleek 150, 100 eta 50 euroko sariak jasoko dituzte (lehenengo hiru postuetan, hurrenez hurren).

“Herritarrak eta bisitariak originaltasunez eta zaporez betetako barrez gozatzera animatu nahi ditugu; hau da, meatzari-pintxoak ezagutzera, made in Abanto Zierbena. Lehiaketa honen bidez gure udalerriko ostalaritza babesten dugu, eta, gainera, gastronomiaz gozatzeko aukera paregabea da. Aurkeztutako pintxoen maila izugarria da eta asteburu honetan, nahi duten guztiek autore-pintxo horiek dastatzeko aukera izango dute", esan du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak, herritarrak animatzeko.

Ostalariek osagaiekin, formekin, etab. jolastu dute, pintxo berdingabeak sortzeko. Pintxoak lokalean erakutsi beharko dira nahitaez 12:00etatik 14:00etara bitartean.

Edizio honetan lokalek ahalegin handia egin dute eta bezeroak txundituta utzi nahi izan dituzte; horretarako, elaborazio original eta zaporetsuak prestatu dituzte. Aurreko asteburuan, meatzari-pintxoen lehiaketa dela eta, ehunka pertsona gerturatu ziren udalerriko tabernetara, gure merkatariei bultzada emanez eta udalerria biziberrituz. Espero dugu asteburu honetan ere arrakasta bera izatea", adierazi du Etxebarriak.

Epaimahaia Abanto Zierbenako Udaleko Tokiko Garapen eta Enplegu Agentziako teknikariek, Merkataritzako Bulego Teknikoko teknikari batek, Ostalaritza Eskolako kide batek eta herritarrek osatuko dute.

Horrenbestez, on egin! Eta gogoratu: mokadu txikiak, plazer handiak.

Vota: https://goo.gl/forms/Qyn0UbTL0vBj64Nj2

Taberna / Jatetxea
Bar All Iron
Bar El Alamo
Bar JR
Bar Meatza
Bar Zuhaitz
Batzoki Gallarta
Cafetería Donde Nere
Harrigorria Kultur Elkartea Herriko Gallarta
Restaurante Argia
Restaurante Gallarta Zaharra

¡Etorri eta dasta itzazu!

Kartela ikusi (PDF 539KB)