Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak hitzarmen bat sinatu berri du Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioarekin, 32.000 euro baino gehiago emateko, hainbat jarduera eta ekimen gauza ditzan. Izan ere, Udalak uste du Museoa funtsezko elementua dela udalerriaren kultura- eta turismo-ondarea berreskuratzeko.

“7 urte daramatzagu, 2010etik, Museoarekin dugun konpromisoa sendotzen; hain zuzen ere, urtero aurrekontu-partida bat bideratzen dugu gure pinakotekara, gure meatzaritza-iragana zaintzen duen fundaziora. Etorkizunean egingo den Euskal Herriko meatzaritza-parkearen xedeetako bat da eskualdeko ekonomiaren eragile bihurtzea; alabaina, ordura arte, egungo museoa zaintzen lagunduko dugu”, esan du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Abanto Zierbenako Udalak diru-laguntza bat eman nahi izan dio Fundazioari, hasiera-hasieratik xede izan dituen jarduerak gauza ditzan; izan ere, Udalak uste du Fundazioa funtsezko elementua dela udalerriaren eta eskualdearen kultura-ondarea berreskuratzeko. Gainera, Abanto Zierbenako ekonomia- eta turismo-jardueraren muina ere bada.

Diru-laguntza Fundazioaren funtzionamendu-gastu orokorrak finantzatzeko erabiliko da: gure ondarea babesteko eta mantentzeko jarduerak, erakusketak, bestelako jarduerak, etab. Urtero berritzen dugu gure meatzaritza-ondarearekin dugun konpromisoa”, esan du, amaitzeko, Etxebarriak.