Albisteak

 

Abuztuko bigarren hamabostaldian zehar, urtero bezala (garai horretan erabiltzaile kopurua txikiagoa baita), bi igerilekuen mantentze-lanak gauzatu dira. Igerilekuak hustu eta behar bezala garbitu dira eta igerileku handian junturak zuritu dituzte (igerileku txikian aurreko abuztuan egin zen lan hori). Ondoren, bi igerilekuak berriro bete eta erabiltzaileen eskabideei erantzuna emateko jarduketak egin dira. Hori dela eta, erlojuak eta esekileku gehiago jarri dira aldageletan, erabiltzaileek ikasturte berriari baldintza onenetan aurre egin diezaioten.

Abuztuan zehar, halaber, instalazio osoaren barnealdea margotu da eta binilo apaingarri ederrak instalatu dira, instalazioen irudia modernizatzeko eta erosoagoa bilakatzeko. Hobekuntza, mantentze-lan eta modernizatze-lan horien aurrekontua 35.000 eurokoa izan da.
“Kirolarekiko eta Abanto Zierbenako udal-instalazioekiko gure konpromisoa betetzeko lanean jarraituko dugu. Laster, igerilekuetako tabernan sarbide independente berria egiteko lanak hasiko dira; eta ondoren, ur-jolas berriak instalatuko dira, besteak beste".